Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu Testua idatzi: Argazki batekin
Dokumentu Akzioak

6.7. Testua idatzi: Argazki batekin

Maila bat gorago
Batzuetan atera dugun edo gordeta dugun argazki bat komentatzeko, mezu bat sortu nahi dugu.

Oso erraza da, horretarako argazki bat sartzeko aukera daukagu:

Añadir foto

3 aukera dauzkagu:

Añadir foto
  • 1: Igo Argazki bat zure unitatetik: gure ordenagailuan daukagun argazki bat igotzeko aukera ematen digu.
  • 2: Argazkia atera webcam-etik: ordenagailuan web-kamera bat instalatuta badaukagu, argazki bat aterako dugu  berau erabiliz.
  • 3: Bilduma bat sortu: aukera hau Aplikazioak: Argazkiak dagoen lekuan ikusiko dugu. Izenak esaten digun bezala, argazki bilduma bat sortzeko aukera emango digu, eta horren bidez  sartuko ditugu disko gogorrean dauzkagun argazkietatik nahi ditugunak.

Adibidea: mezua argazki batekin

Ordenagailutik argazki bat igoko dugu, eta ikusiko dugu zer gertatzen den. 1. aukera aukeratuko dugu.

Ordenagailuan daukagun irudi bat igotzeko aukera emango digu. "Arakatu" botoian klik egingo dugu, eta aukeratuko dugu disko gogorreko irudi bat. Behin aukeratu dugunean, Elkarbanatu aukeran klik egingo dugu.

Añadir foto

Behin Elkarbanatu aukeran klik egin ondoren, gure horman ere ikusiko dugu:

Añadir foto

Lehen gertatu den bezala, gure lagunek Facebookeko orrialde nagusian ikusiko lukete.

Konturatu gabe gure bigarren argazki bilduma sortu dugu: Horma argazkiak (sartu duguna argazki bat izan delako). Bilduma hau gure profilean dagoen Argazkiak fitxan ikusi dezakegu. Era honetan sartzen ditugun argazkiak, hemen geratuko dira. Aurrerago ikusiko dugu nola sortu argazki bilduma bat (garbi ikusten da beheko irudian agertzen den Argazki bilduma sortu aukerarekin izango dela).

Añadir foto


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa