Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu Gure erabiltzaile profilaren orrialdea: Horma, informazioa, argazkiak,...
Dokumentu Akzioak

6.12. Gure erabiltzaile profilaren orrialdea: Horma, informazioa, argazkiak,...

Maila bat gorago
Gure erabiltzaile profilaren orrialdea ikusiko dugu.

Gure idatziak sartzerakoan pantaila hau ikusi dugu. Orain azalduko dugu pantaila honen atal bakoitza zer den.

Gure erabiltzaile profilean sartzeko 2 leku geneuzkan:

12-muro01.jpg

Pantaila honetara joango gara, eta hemen gure informazio guztia daukagu (edo beste pertsona baten profilean sartu bagara, bere informazioa ikusiko dugu).

12-muro02.jpg
  • 1: Horma, Informazioa, Argazkiak.. : Instalatuta eta fitxa moduan ikusteko jarrita dauden aplikazioak. Profil bat sortzerakoan 2 aplikazio daude bistan: Horma eta Informazioa. Argazki bilduma bat sortzen dugunean, argazkien fitxa agertuko da. Begiratzen badugu + sinbolo bat daukagu, aplikazio gehiago gehitzeko. Hau Aplikazioak atalean azalduko dugu.
  • 2: Argitalpen Panela: dagoeneko Facebook-en parte hartu: mezuak, argazkiak, estekak publikatu atalean azaldu dugu.
  • 3: Gure horma: guk horman idatzi duguna edota besteek idatzi dutena agertzen da (gure profilean sartu dira eta gure horman guretzako mezu bat utzi dute). Laster adibide batekin ikusiko dugu.
  • 4: Nire profila editatu: Facebookeko profila editatu atalean ikusi dugu
  • 5: Aurkezpen txiki bat Facebookeko profila editatu atalean jarri duguna. Nahi dugunean alda dezakegu.
  • 6: Informazioa:  hasiera batean sartu dugun informazioa. Koadroa editatzeko botoian klik eginez, zabaltzen da eta erabakitzen dugu zein informazio agertuko den hemen:
Muro nuestro
  • 7: Lagunak: gure lagunen zerrenda bat da. Koadroa editatzen badugu, laukitxo honetan zenbat lagun agertuko diren erabaki dezakegu. Gainera erabaki dezakegu gure lagunak ikusgai egotea edo ez. Ikusten badugu (Lagunen zerrenda guztiei erakutsi), nahiz-eta ez aukeratu, behean ohar bat agertzen da lagunen zerrenda gure lagunentzat beti ikusgai egongo dela esanez.
Muro nuestro
  • 8: Argazkiak: sartu ditugun azken argazkiak. Aurrerago, Aplikazioen atalean, ikusiko dugu nola egin laukitxo hau hemen ez agertzeko.
  • 9: Iragarkiak: iragarkiak, Facebookek sartzen digun publizitatea.
  • 10: Txateatu,  berehalako elkarrizketa bat (txat) gure lagunekin sortzeko. Lagunekin txateatu Facebook-en atalean ikusi dugun moduan.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa