Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu Facebookeko hasierako orrialdea: Sarrera
Dokumentu Akzioak

6.1. Facebookeko hasierako orrialdea: Sarrera

Maila bat gorago
Facebookeko hasierako orrialdeak zer daukan ikusiko dugu. Hasieran pixka bat nahasia izango da, baina kontua da ohitzea eta jolasten hastea

Dagoeneko badauzkagu lagun batzuk, eta gehiago lortzen joango gara (eurek bidali digutelako laguntasun eskaera edota guk eurei bidali diegulako). Orain eurekin sozializatzen hasiko gara.

Hasierako orrialdea

Página inicio

Hau da gehien bisitatuko dugun orrialdea. Atal desberdinak dauzka, orain banan-banan ikusiko ditugunak:

Página inicio
  • 1: Facebook edo hasiera: hasierako orrialdera joateko
  • 2: Profila edo Erabiltzailearen Izena: gure profilean sartzeko eta gure horma, argazkiak,...   ikusteko. Aurrerago ikusiko ditugu.
  • 3: Lagunak aurkitu: lagunak bilatzeko aukera da. Lehen ikusi dugu honi buruzko informazioa: Lagunak Facebook-en
  • 4: Laguntasun eskaerak, mezuak eta jakinarazpenak: ikono horietatik ikustera joan gaitezke ea onartu gabeko laguntasun eskaerak, mezu berriak edota sistemaren jakinarazpenak dauzkagun (gure lagunek zerbait egin dutelako). Zerbait berri badago, garbi ikusiko dugu ikono hauetan, gainean zenbaki bat agertuko delako (zenbakiek esaten digute zenbat elementu berri dauzkagun irakurtzeke).
  • 5: Kontua: Hau dena Ezarpenak atalean ikusi dugu. Hor dauden aukeren artean Irten dago, Facebookeko saioa ixteko. Gomendatzen dizuegu hau egitea ordenagailua utzi behar duzuenean, batez ere ziberkafetegi batean edo konpartitutako ordenagailu batean ibili bazarete.
  • 7: Bilaketak: Facebooken pertsonak, orrialdeak, taldeak, aplikazioak,... bilatu ahal izateko.
  • 8: Oraindik nahiko berriak garenez, laguntza ematen digu. Itxi dezakegu.
  • 9: Bistak: erabakitzeko zein informazio ikusi nahi dugun erdiko zutabean (10).
  • 10: Azken berriak : hemen ikusiko dugu gure lagunek egin dituzten gauzak, iruzkinak, argazkiak, jarraitzaile garen orrialdeetan idatzitakoak,...
  • 11: Iradokizunak eta Babestuak: Facebookek iradokitzen dizkigun lagunak (sistemak ezarritako harremanen arabera) eta publizitatea (ordainekoa).
  • 12: Konektaturiko lagunak: modu azkar batean ikusiko dugu zeintzuk lagun dauden konektatuta. Gainera, hemendik beraiekin txateatzen has gaitezke.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa