Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu Beste erabiltzaile baten horman edo profilan publikatu
Dokumentu Akzioak

6.13. Beste erabiltzaile baten horman edo profilan publikatu

Maila bat gorago
Ikasi dugu nola idatzi behar dugun zerbait gure horman, gure lagun guztiek euren Facebook Home-n ikusi ahal izateko. Lagun baten horman zerbait idatz dezakegu, eta nahiz-eta lagun komunek euren Facebook Home-n ikusiko duten, oso garbi ikusiko dute norentzat den mezua.

Demagun lagun bati mezu bat utzi nahi diogula. 2 modu dauzkagu :

  • 1: Pribatua: Iñakiri mezua bidali aukera (bere pribatutasun aukeretan onartuta eduki behar du). Inork ez du jakingo mezua bidali diodala, Iñakik bakarrik jakingo du.
  • 2: Publikoa: mezua bere horman idatziko dugu.
Muro Amigo

Bere horman idazteko aukera ikusiko dugu. Besterik gabe, nahi dugun testua idatziko dugu:

Muro Amigo

Eta Elkarbanatu botoian klik egingo dugu. Iñakik posta elektroniko bat jasoko du (nire horman zerbait idazten dudanean, nire lagunek ez dute posta elektronikorik jasotzen), nik bere horman idatzi dudala esanez. Zuzenean abisatuko dio (Iñakik pribatutasun aukeratan aukera hau kendu ez badu).

Muro Amigo

Esteka jarraitzen badu, bere hormara joango da eta nik idatzitakoa ikusiko du. Nahi badu, erantzun egingo du.

Muro Amigo

Gure lagun komunek euren hasierako orrialdean gure arteko solasaldia ikusiko dute, eta nahi izanez gero, erantzun dezakete. Hori bai, garbi ikusiko dute  nik Iñakiri bidalitako mezu bat dela, hots, berarentzat dela ;)

Muro Amigo

Jolastu pixka bat honekin, eta ikusi nola doan, ados?


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa