Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu Berriak, iragazkiak eta era ezberdinetako bistak
Dokumentu Akzioak

6.3. Berriak, iragazkiak eta era ezberdinetako bistak

Maila bat gorago
Orrialde nagusiko ezkerraldean atal batzuk dauzkagu, informazio ezberdina ikusi ahal izateko.

Informazioa ikusteko bista ezberdinak dauzkagu:

manu Izquierdo
  • 1: Ongi Etorri: oraindik nahiko berriak garenez, lagunak bilatzeko eta pribatutasun gaiak ikusteko esteka zuzenak eskaintzen dizkigu Facebookek. Aurrerago menu hau ez da agertuko.
  • 2: Berri Nagusiak eta Azken Berriak : oraintxe ikusi dugu
  • 3: Mezuak: Facebookeko e-postaren postontzirako sarrera. Aurrerago atal bat eskainiko diogu.
  • 4: Hitzorduak: guk sortutako eta gure lagunek gonbidatu gaituzteneko hitzordu zerrenda bat ikusiko dugu.
  • 5: Argazkiak: gure lagunek igo dituzten argazkiak ikusteko iragazki bat.
  • 6: Lagunak: hemen sartuta, lagun gehiago aurkitu ditzakegu, gure lagunen egoeraren eguneraketak ikusi (soilik jendeak egin dituen argitalpenak (egoeraren eguneraketak). Ez dugu honako informaziorik ikusiko, hots, Azken berriak ikusten ditugun moduan: laguntasun harremanak, zein joko erabiltzen ari den lagun bat,...).
  • 7: Aplikazioak: zein aplikazio erabiltzen ari garen, gure lagunek aplikazioekin egin dituzten jarduerak, zeintzuk aplikazio diren gure lagunek erabiltzen dituztenak, aplikazio zerrenda bat.
  • 8: Jokoak: aplikazioen atalean ikusi duguna, baina jokoei buruz.
  • 9: Taldeak: gure lagunak taldeekin egiten ari diren jarduerak.
  • 10 eta aurrerago: era askotako iragazkiak daude, ikusteko zeintzuk orrialde jarraitzen dituzun. Gehiago atalera joan eta ikusi zeintzuk aukera dauden. Besteen artean Estekak (gure lagunek sartu dituzten estekak) eta Oharrak (gure lagunek sartu dituzten oharrak) ikusteko iragazkiak.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa