Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak: Parte hartu, iruzkindu eta txateatu Berri nagusiak vs Azken berriak
Dokumentu Akzioak

6.2. Berri nagusiak vs Azken berriak

Maila bat gorago
Facebookeko orrialde nagusiaren erdialdean albisteak agertzen dira.

Orain dela denboratxo batetik hona Facebookek 2 albiste mota dauzka: Berri nagusiak eta Azken berriak

Zein da Berri Nagusien eta Azken Berrien arteko ezberdintasuna? Biak irakurri behar ditut?

Eguneratuta egon nahi baduzu, 2 lekuetatik pasatu beharko zinateke.

Berri Nagusiak: hemen puri-purian dauden ekintzak ikusiko ditugu. Aldagai batzuk kontuan hartuta, Facebookek berri horiek aukeratzen ditu (zenbat lagunek iruzkindu duten idatzia, zenbateko elkarreragina daukazun idatzia egin duen pertsona edota orrialdearekin,...).

03-pagina-inicio.jpg

Azken Berriak: Berri Nagusiak irakurri eta gero, Azken berriak aukeratu eta hor zure lagunen edota jarraitzen dituzun orrialdeetako azken idatziak ikusiko dituzu (berriena goian agertzen da).

03-pagina-inicio.jpg

Azken berriak gehiegi izan daitezke, eta hau zuzentzeko orrialdeko behealdean "Aukerak Editatu" daukagu (Mezu Zaharragoak aukeraren eskuinaldean).

03-pagina-inicio.jpg

Gehien gustatzen zaizkizun pertsonak edota orrialdeak aukera ditzakezu hemen, eta horrela soilik euren Azken berriak ikusiko dituzu (aukera hau agertzeko Azken berriak atalean egon behar duzu). Pertsona batzuek idatzitakoak ere ezkuta ditzakezu.

03-pagina-inicio.jpg
Garbi geratu al dira bien arteko ezberdintasunak? Espero dut baietz.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa