Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak Facebooken: Ezarpenak eta Pribatutasuna Pribatutasun ezarpenak: Profileko informazioa
Dokumentu Akzioak

4.8. Pribatutasun ezarpenak: Profileko informazioa

Maila bat gorago
Nork ikusi ahal duen zure profila eta zure horman idatzi.

Privacidad de Información de perfil

1: Aurreikusi nire profila: Pantaila batera joango gara eta bertan ikusiko dugun Facebookeko edozein erabiltzailek nola ikusiko lukeen gure profila, atal horretarako gaitu ditugun pribatutasun aukerak kontuan hartuta. Gure lagun baten izena jar dezakegu hemen, eta horrela ikusiko genuke zer ikusten duen berak guri buruz. Gomendagarria da hemendik pasatzea.

2: Jar ditzakegun baimen motak: Guztiak, Lagunen Lagunak, Lagunetzat Bakarrik, Pertsonalizatu. Pribatutasun: baimen mota atalean ikusi dugu hau. Gure lagunek eta beste erabiltzaileek guri buruz zer ikusten duten ondo zehaztu dezakegu.. 

3: Argazki bildumen konfigurazioa pixka bat ezberdina da. Ezarpenak Aldatu aukeratzen badugu, ikusiko dugu misterio handirik ez daukala. Gure argazki bilduma bakoitzari baimenak esleitu diezazkiokegu. Aurrerago ikusiko dugu, baina kontuz etiketatutako argazkiekin: demagun X eta Y-ren laguna naizela, baina X eta Y ez dira lagunak euren artean. X-k etiketatzen nau argazki batean. Orain Y-k ere argazki hori ikus dezake, nahiz-eta nire laguna ez izan, eta, gainera, horiez ezik, argazkia dagoen bilduma osoa ere ikusiko du. Kontuz honekin, pribatutasun ihesbidea da-eta.

Aurreikusi nire profila(1): nola ikusten du edozein erabiltzailek nire facebook-eko profila

Baimenak ukitu eta gero, aukera honekin ikus dezakegu nahi duguna lortu dugun; hau da, edozein erabiltzailek zer ikusten duen guri buruz, baita gure lagun batek zer ikusten duen ere.

Privacidad de Información de perfil

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa