Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Facebook: sare sozialak erabiltzaile eta enpresentzat Erabiltzaile profilak Facebooken: Ezarpenak eta Pribatutasuna Kontuaren ezarpenak: Ezarpenak
Dokumentu Akzioak

4.1. Kontuaren ezarpenak: Ezarpenak

Maila bat gorago
Kontuaren aukera batzuk ikusiko ditugu

Gure profil pertsonala sortu dugu eta dagoeneko guri buruzko informazioa pixka bat sartu dugu. Orain gure profilaren konfigurazioarekin hasiko gara

Kontua: Kontuaren ezarpenak

Configuracion de la cuenta

 

Configuracion de la cuenta

Hau da daukagun pantaila:

Configuracion de la cuenta

Lehenengo fitxan (Ezarpenak) aldatu behar ditugun gauza batzuk daude:

  • Izena: gure Facebookeko izen-deiturak aldatzeko
  • Erabiltzaile Izena (Ondo pentsatu zer jarri nahi dugun, behin baino ez digu aldatzen utziko); aukera hau agertzen ez bada, hemendik sartu daiteke: http://www.facebook.com/username. Kontua oraintxe sortu dugunez, gure Facebookeko profilaren helbidea horrelako zerbait da: http://www.facebook.com/profile.php?ref=name&id=XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX, eta askoz hobea izango litzateke helbide labur bat edukitzea (gure mezuetan, gure aurkezpen txartelean, idatzi ahal izateko posta oin bezala jarrita). Demagun hau jarri nahi dugula: http://www.facebook.com/koro.gabiola. Orduan Erabiltzaile Izena eremuan koro.gabiola jarriko genuke (SMS baten bidez gure kontua dela baieztatu behar dugu ezer egin baino lehen). Aurrerago ikusiko dugu gauza bera egin dezakegula sortuko ditugun orrialdeekin.
  • E-posta: Facebooki lotuta daukagun e-posta aldatzeko hemendik egin behar dugu. Beste e-posta helbide bat gehitu dezakegu.

  • Pasahitza: Facebookeko pasahitza aldatzeko.

  • Estekatutako Kontuak: gure Facebookeko kontua egiaztapen beste sistema batekin lotu dezakegu, eta horrela sistema horretan sartzen garenean, zuzenean Facebookeko kontuan sartuta egongo gara (pasahitza sartu gabe). Lotu ditzakegun sistemak honakoak dira:

  • Google
  • MySpace
  • Yahoo
  • MyOpenID
  • Verisign PIP
  • OpenID
  • Pribatutasuna: Adierazteko zer konpartitzen dugun. Oso interesgarria da, eta laster sartuko gara horrekin. Ezarpenak: Pribatutasun ezarpenak joatea bezala da.

Kontua itxi: Hemendik, beste gauzen artean, kontua desgaitu dezakegu. Kontuz! Horrekin ez dugu profila ezabatzen. Facebookek gure datuak gordetzen jarraitzen du bere zerbitzarietan, nahiz-eta ikusgai ez dauden, egunen batean itzuli nahi bagenu. Kontua guztiz ezabatzeko hona joan behar dugu:  http://www.facebook.com/help/contact.php?show_form=delete_account

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa