4.5.
Zeure Google taldea sortu
Maila bat gorago
Ikusi dugu nola parte hartu, Talde adibideak eta eman dakiokeen erabilpena. Talde bat sortuko dugu orain.
Google talde bat nola sortu ikusiko dugu jarraian
Demagun mountain bike oso gustuko dugun pertsona taldea garela eta y esperientziak, loturak… trukatuko ditugula topaketak, ibilaldiak…. egiteko.
Talde bat sortuko dugu. Horretarako, groups.google.es helbidetik, Taldea Sortu botoiari emango diogu
Taldea Sortzeko pantaila ageri zaigu. Eskatzen zaizkigun datuak bete behar ditugu:
- Taldearen izena: Taldea identifikatzeko izena, adibidez, Mountain Bike itxaspe
- Taldearen posta elektronikoko helbidea: sistemak helbide bat proposatuko digu, guk badugu aldatzerik.
- Sarbide maila: hemen zein talde mota nahi dugun erabakiko dugu. Apur bat partehartzailea izatea eta nahi duenak irakurtzeko aukera izatea nahi dugunez, publikoa izatea aukeratuko dugu. Hori bai, jendeak mezuak irakurri ahal izan arren, mezuak bidali edo dokumentuak sortzeko eta gainontzekoetarako aukera soilik kideek izango dute. Gero, behin taldea sortuta, bertako baimenak birplanteatu ahal izango ditugu.
Beheko taulan goian ikusten ditugun hizkiak sartu behar ditugu.
Kideak zuzenean sartzeko edo gonbidatzeko aukera emango digu. Urrats hau burutzea edo ez erabaki dezakegu (eta erabiltzaileak geroago eranstea nahiago dugun). Pertsona bat taldean sartzera gonbidatuko dugu:
Taldea sortu digu dagoeneko eta Taldearen webeko nahiz emailaren helbidea zein den jakinaraziko digu.
Taldean sartuko gara eta bertatik administratu ahal izango dugu (erabiltzaileak gehitu, lehentasunak aldatu… )
Gainera, talde berria eratu dela egiaztatuko digun mezua jasoko dugu:
Gonbidatutako erabiltzailea
Gonbidatutako erabiltzaileari mezu bat iritsiko zaio Taldean parte hartzera gonbidatzeko. Mezuan ageri zaion esteka klikatuz onartu ahal izango du gonbidapena:
Estekan klikatuz gero, automatikoki taldean sartuko da, eta Administrariak kideentzat definitu dituen baimenak izango ditu hark ere.
Bertan ikusiko dugu mountain-bike-itxaspe [ a bildua] googlegroups.com taldearen email helbidea.
Erabiltzaile berri bat gehitu taldeari - zuzenean
Demagun zuzenean erabiltzaile bat gehitu nahi dugula taldera (gonbidapenik bidali gabe, zuzenean taldean sartu nahi dugu)
Taldeko Administraria garenez, Kideak gonbidatu edo Kideak gehitu ahal ditugu.
Kideak zuzenean gehitu aukeratuko dugu, gehitu nahi dugun jendearen emailak idatzi (koma bidez banatuta) eta ongi-etorri mezu bat idatzi. Gehitu botoia sakatu:
Pertsona hauei mezu bat iritsiko zaie taldera gehitu direla jakinarazteko. Bertara sartzeko informazioa eta baja emateko azalpenak eskainiko zaizkie.