Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Google groups: taldeetan parte hartu edo taldeak sortu
Dokumentu Akzioak

Google groups: taldeetan parte hartu edo taldeak sortu

Note: Return to reference manual view.

Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….

1. Google taldeetara sarrera

Zer da Googleko talde bat edo google group? Zertarako erabil dezakegu?

Google taldeak: Google groups

Zer baimentzen digu Google Talde batek? Talde motaren arabera, funtzionalitate anitzak izango ditugu. Adibideekin ikusiko dugu.

Pantalla de Google Groups

Google Taldeak 2001.urtetik abian dagoen zerbitzua da

Google erabiltzaile kontua badugu, zera egin ahal dugu:

  • Informazioa topatu edo talde batzuen informazioan nabigatu: Auto-karabanei buruzko informazioa jason ahi dugu? Mountain bike – mendiko bizikletarekin egiteko ibilbideei buruzko galderaren bat daukagu? Topatu interesatzen zaizun gairen bati buruz aritzen den eztabaida foroa edo taldea.
  • Gure talde propioa sortu: Zergatik ez dugu gure taldea sortzen? Gure familiarentzat, txirrindulari taldearentzat... Talde bat sortzea oso erraza da: soilik izen bat aukeratu behar dugu eta kideak gonbidatzen hasi.
  • Talde bati lotu: Zerbait interesgarria bilatu dugu? Zergatik ez zuzenean elkartu edota gonbidapen bat lortu talde pribatua bada?

Lehenago sortu dugu gure Gmail kontua , Hortaz berau erabiliko dugu nahi dugun taldean sartu eta parte hartzeko.

Jarraian talde bat nola sortu eta lehenagotik sortuta dagoen batean nola parte hartu ikusiko dugu.

2. Google I taldeetako batean parte hartu

Gai zehatzen bati buruz informatuta egon nahi badugu, Google-eko talderen bat horri buruz aritzen den bilatuko dugu eta kide izateko eskaera egingo dugu (beharrezkoa bada).

Demagun auto-karabana zaletasunaren gaia interesatzen zaigula. Gaiari buruz mintzo den talderik dagoen ikusiko dugu eta interesgarria baderitzogu, parte hartuko dugu.

Bilaketa bat egingo dugu (auto-karabanak) Taldeen bilatzailean eta litezkeen taldeen zerrenda lortuko dugu.

Grupo autocaravanas

Lehenengoa itxaspe da, ikus dezagun zertaz ari den. Ikusten dugunez, hileroko buletina da.

Grupo autocaravanas

Taldearen loturan klikatuko dugu eta informazio gehiago lortuko dugu. Buletin bat dela azaltzen digute eta bertan atari bateko azken orduko berriak jasotzen direla (www.itxaspe.com). Dirudienez, beste zenbait gairen artean, Auto-karabanak  ere jorratzen dira. Gainera, zozketak egiten dituzte, baliteke komenigarria izatea taldean sartzea. Saia gaitezen, hortaz, taldean sartzen.

Grupo autocaravanas

Talde honi buruz

Talde honi buruz pantailan taldera sartzeko informazioa ikus daiteke: talde honen kasuan edonork ikus dezake edukia. "Soilik iragarpena" motako taldea da. Beraz taldean onartzen banaute, posta jasoko dut soilik (informazioa), ezin izango diot taldeari erantzun eta horrelakorik. Iragarki ohola bezalakoa dela esan daiteke: iragarki hauek nire postara iritsiko dira eta nik irakurri egingo ditut; ez dut haiei erantzuteko aukerarik izango, ordea. Soilik taldeko administrariek sartu ahal izango dute edukia bertan.

Grupo autocaravanas

Taldeko kide izatea nahi dugu oraindik. Horregatik, Taldean partehartzeko eskaera egingo dugu:

Grupo autocaravanas

Taldeari buruzkoak nola irakurri nahi ditugun aukeratuko dugu. Hona hemen aukerak:

  • Posta elektronikorik gabe: ez zaigu ezer ere ez iritsiko gure posta elektronikora. Nahi dugunean nabigatzailera joko dugu eta taldeari buruzko berriak irakurriko ditugu. Guk jo behar dugu informazioaren bila.
  • Laburpendun mezuak (gehien jota mezu bat eguneko): Nahiz eta 1000 gauza berri baino gehiago egon taldean egunean, soilik mezu bat jasoko dugu eguneko. Bertan egunean argitaratutako kontuen laburpena agertuko da.
  • Testu osodun posta: egunean mezu bat jasoko dugu (edo baten bat gehiago). Bertan taldean egindako 25 sarrera bakoitzeko laburpena agertuko da.
  • Posta elektronikoa: taldearen mezu berri bakoitzeko, posta elektronikoa jasoko dugu. Normalean hau da guk aukeratzen duguna, baina guztia bezala, kontsumitzailearen nahia bete bedi.

Nahi dugun aukera hartuko dugu, eskatutako datuak bete eta eskaera bidaliko dugu. Bidali dugu eskaera, baina itxaspe taldearen administrariak onartu beharko du.

Grupo autocaravanas. alta

Taldeko administrariak alta eskaerak dituela jakinaraziko dion mezua jasoko du. Kide berrien administrazio pantailara jo eta zein onartu eta zein ez erabakiko du.


Grupo autocaravanas. alta

Behin taldean onartu gaituztenean, mezu bat iritsiko zaigu jakinarazpenarekin:


Grupo autocaravanas. alta

Badugu sartzeko aukera. Kasu konkretu honetan, iragarpen talde bat izanik (administrariak soilik idatz dezake), mezu berri bat dagoen bakoitzean automatikoki jasoko dugu hura gure postontzian.

Egunean mezu gehiegi jasotzen ditugula ikusten badugu eta taldekatuta jaso nahi baditugu, taldean harpidetzeko modua alda dezakegu (ikus irudian, Nire harpidetza editatu - Edit my membership)


Grupo autocaravanas. Cambiar modo de suscripción

3. Google II taldeetako batean parte hartu

Beste talde mota bat ikusiko dugu. Bertan irakurri ez ezik, aktiboki ere parte hartu ahal izango dugu.

Demagun Marokora joatea ere interesatzen zaigula. Marokori buruz mintzo den talderik dagoen begiratuko dugu.

Busqueda de Marruecos

Emaitzen artean, itxura ona daukan talde bat ikusten dugu. Mendi bizikleta gustuko dugu eta BTT bizikletan aritzeaz gain Marokori buruz ere mintzo den talde bat badago.

Busqueda de Marruecos

Taldean sartzen ahaleginduko gara, baina ez da posible izango. Ez dugu ezer ere ez ikusiko. Administrariari baimena eskatu behar diogula jakinaraziko digute, talde itxia baita.

Klikatu Kide izatea eskatu (alta ematea nahi badugu) edo Ugazabarekin harremanetan jarri (administrariari taldeari buruzko informazioa eskatu nahi badiogu edo taldeaz gehiago jakin nahi badugu).

Kide izatea eskatu aukeratuko dugu adibidez:

Busqueda de Marruecos

Eta zein harpidetza mota nahi dugun aukeratuko dugu (aurreko atalean  ikusi ditugu aukerak)

Busqueda de Marruecos

Eskaria administrariaren baimenaren zain dagoela jakinaraziko digute. Itxaron egin behar dugu taldera “pasatzen uzten” gaituzten arte.

Busqueda de Marruecos

Taldeko administrariari gure eskaria iritsiko zaio:

Busqueda de Marruecos

Taldeko administrariak gure eskaria onartzen badu, hori jakinaraziko digun posta iritsiko zaigu:

Busqueda de Marruecos

Orain, Google Groups-eko talde horretan sartu, haren edukia ikusi eta bertan parte hartu ahal izango genuke.  groups.google.es helbidean gaude eta Raid Trans Atlas taldean sartuko gara.

Acceder al grupo
Talde honi buruzko aukerak ikusiko ditugu:

Busqueda de Marruecos

Talde honetan sartzeko aukerak ikusiko ditugu:

  • Kideek bakarrik ikus dezakete taldearen edukia: horregatik onartu beharko gaituzte taldean hari buruzko zerbait ikusi ahal izateko.
  • Kideek bakarrik ikus dezakete taldeko kideen zerrenda.
  • Pertsonek gonbidapen bat eska dezakete parte hartu ahal izateko: horregatik eskatu dugu taldean onartzea.
  • Kideek orrialdeak sortu eta edita ditzakete.
  • Kideek artxiboak igo ditzakete (argazkiak edo dokumentuak ere igo ditzakegu taldera haiek gainontzeko taldekideekin partekatzeko)
  • Kideek bakarrik bidal ditzakete mezuak

Ikusten dugun bezala, talde “itxia” da. Bertan kideek (ez administrariak bakarrik aurreko adibideetan ikusi dugun bezala) bakarrik egin ditzakete gauzak… parte hartzailea da.

Busqueda de Marruecos

Mezu bat bidali taldekide zerrendari

Bi aukera ditugu:
  • Taldearen hasierako orrialdetik + sarrera berria: Harpidetzeko moduan mezu berriak posta elektronikoan jasotzea onartu duten taldekide guztiei iritsiko zaie idazten dugun mezua.

Busqueda de Marruecos
  • Posta elektronikodun gure bezeroarenetik (gmail edo dena delakoa). Zein helbide elektronikotara idatzi beharko genuke? Talde honi buruz atalean ikusiko dugu: Kasu honetan: raid-trans-atlas-alventus-2008 [ a bildua] googlegroups.com

Busqueda de Marruecos

Eta listo, sarrera hau taldean iragarrita egongo litzateke (baldin eta administrariak sarrerak gidatzen ez baditu. Kasu horretan, administrariak edo laguntzaileetako batek eman beharko lioke OK gainontzeko taldekideek ikusteko).

4. Google taldea sortu. Adibideak

Lehenagotik dagoen talde batean parte hartzera sartzeaz gain, Google Groupsek gure talde propioak sortzeko aukera eskaintzen digu.

Aurretik ikusi dugu nola baimena eskatu Google Group taldeetan sartzeko.

Haietan sartzeko baimena eskatu dugun talde biak (itxaspe eta Raid Trans Atlas Marruecos) guk (eskuliburu honen sortzaileek) administratzen ditugun talde bi dira . Jarraian azalduko dizuegu zergatik eta zertarako sortu genituen. Horrela, zerbitzuaren gaitasunak ikusiko dituzue.

Itxaspe taldea

Eskuliburu honen sortzaileok web orri askoren ardura dugu eta bisita ugari izaten ditugu egunean.

Jendea harpidetu zitekeen eta web orriari buruzko azken berrien gaineko informazioa bidali, informazioa trukatu.... nahiz taldeko kideak hainbat zozketatan parte hartu ahal izateko aukerak sortu nahi genituen. Hau da,   www.itxaspe.com osatzen duten orri guztien Buletin berezi bat hilero argitaratu ahal izateko iragarki-ohol antzeko bat eduki nahi genuen.

Talde hau irekia da: nahi duen guztiak irakur dezake (guri hala interesatzen zaigulako), eta gainera taldean alta eman duten pertsonek beren emailetan jasoko dute buletina eta zozketetan parte hartuko dute.

Une honetan, poliki-poliki taldean sartzeko eskaria egin duten (aurretik ikusi dugun prozesuaren bidez) 400 pertsona baino gehiagok jasotzen dute buletina.

Queríamos tener un sitio donde la gente pudiera suscribirse y poderles enviar información sobre las novedades de la web, compartir información.... y hacer participes de algunos sorteos a los miembros del

Raid Trans Atlas Marruecos en BTT taldea

Raid Trans Atlas Marruecos  taldeko administrariak baimena eman behar izan digu eta behin baimena eman digunean, taldean sartzea lortu dugu. Gainera, mezuak bidali ahal ditugu, fitxategiak igo…

Marokora bizikletan egindako bidaia egin ostean, guk geuk sorturiko taldea da (eskuliburu honen egileok). Bidaia antolatu bat zen eta penintsula nahiz irletako 50 pertsonatik gora joan ginen. Bidaiaren aitzakian blog bat sortu genuen bidaia osoari buruz hitz egiteko: Raid BTT A Marruecos 2008

Azken eguneko afarian, Google Group baten bidez elkarrekin harremanetan egon nahi genuen guztion emailak paper batean jaso genituen. Horri esker, gaur egun bidaia hartan egon ginen guztiok harremanetan jarraitzen dugu, elkarri argazkiak bidatzen dizkiogu, topaketak antolatzen ditugu… Hau da, Google Group erabili dugu gure artean harremana izaten jarraitzeko.

Google Group bat zertarako erabil dezakezuen ikusteko azaltzen dizuegu hau.

Jarraian geure Google taldea sortuko dugu.

5. Zeure Google taldea sortu

Ikusi dugu nola parte hartu, Talde adibideak eta eman dakiokeen erabilpena. Talde bat sortuko dugu orain.

Google talde bat nola sortu ikusiko dugu jarraian

Demagun mountain bike oso gustuko dugun pertsona taldea garela eta y esperientziak, loturak… trukatuko ditugula topaketak, ibilaldiak…. egiteko.

Talde bat sortuko dugu. Horretarako, groups.google.es helbidetik, Taldea Sortu botoiari emango diogu

Crear un grupo de google
Taldea Sortzeko pantaila ageri zaigu. Eskatzen zaizkigun datuak bete behar ditugu:
  • Taldearen izena: Taldea identifikatzeko izena, adibidez, Mountain Bike itxaspe
  • Taldearen posta elektronikoko helbidea: sistemak helbide bat proposatuko digu, guk badugu aldatzerik.
  • Sarbide maila: hemen zein talde mota nahi dugun erabakiko dugu. Apur bat partehartzailea izatea eta nahi duenak irakurtzeko aukera izatea nahi dugunez, publikoa izatea aukeratuko dugu. Hori bai, jendeak mezuak irakurri ahal izan arren, mezuak bidali edo dokumentuak sortzeko eta gainontzekoetarako aukera soilik kideek izango dute. Gero, behin taldea sortuta, bertako baimenak birplanteatu ahal izango ditugu.

Crear un grupo de google
Beheko taulan goian ikusten ditugun hizkiak sartu behar ditugu.

Crear un grupo de google
Kideak zuzenean sartzeko edo gonbidatzeko aukera emango digu. Urrats hau burutzea edo ez erabaki dezakegu (eta erabiltzaileak geroago eranstea nahiago dugun). Pertsona bat taldean sartzera gonbidatuko dugu:

Crear un grupo de google
Taldea sortu digu dagoeneko eta Taldearen webeko nahiz emailaren helbidea zein den jakinaraziko digu.

Crear un grupo de google
Taldean sartuko gara eta bertatik administratu ahal izango dugu (erabiltzaileak gehitu, lehentasunak aldatu… )

Crear un grupo de google

Gainera, talde berria eratu dela egiaztatuko digun mezua jasoko dugu:

Crear un grupo de google

Gonbidatutako erabiltzailea

Gonbidatutako erabiltzaileari mezu bat iritsiko zaio Taldean parte hartzera gonbidatzeko. Mezuan ageri zaion esteka klikatuz onartu ahal izango du gonbidapena:

Crear un grupo de google
Estekan klikatuz gero, automatikoki taldean sartuko da, eta Administrariak kideentzat definitu dituen baimenak izango ditu hark ere.

Crear un grupo de google

Bertan ikusiko dugu mountain-bike-itxaspe [ a bildua] googlegroups.com taldearen email helbidea.

Erabiltzaile berri bat gehitu taldeari - zuzenean

Demagun zuzenean erabiltzaile bat gehitu nahi dugula taldera (gonbidapenik bidali gabe, zuzenean taldean sartu nahi dugu)

Taldeko Administraria garenez, Kideak gonbidatu edo Kideak gehitu ahal ditugu.

Kideak zuzenean gehitu aukeratuko dugu, gehitu nahi dugun jendearen emailak idatzi (koma bidez banatuta) eta ongi-etorri mezu bat idatzi. Gehitu botoia sakatu:

Crear un grupo de google

Pertsona hauei mezu bat iritsiko zaie taldera gehitu direla jakinarazteko. Bertara sartzeko informazioa eta baja emateko azalpenak eskainiko zaizkie.

Crear un grupo de google

6. Google Taldea: konfigurazioa eta abian jartzea.

Sortu dugu talde bat. Orain badugu konfiguratzea eta zenbait aukera aldatzea.

Taldeko lehenengo mezua

Taldeko lehenengo mezua sortuko dugu. Bi aukera ditugu

1) Mezu bat bidali taldeko helbidera

mountain-bike[a bildua]googlegroups.com helbidera mezu bat bidali taldeko administrariaren postatik edo taldeko kideren baten postatik (talde honek kideei idazteko aukera ere ematen baitu)

2) Taldetik bertatik Eztabaida bat sortu ahal dugu

Eztabaidak bilatu eta klikatu Sarrera Berria

Gaia eta mezua idatzi eta Mezua Bidali.

Primer mensaje
Bidali dugu eta Taldean berehala agertuko dela esango digu. Gainera, harpidetze moduan, sartutako mezu bakoitzeko bidalketa zuzena egitea aukeratu zuten kideek mezu bat jasoko dute.

Primer mensaje
Hemen dago, mezua dagoeneko taldean.. ;)

Primer mensaje

Ongi etorri orrialdea aldatu

Momentuz, taldea Google Groupsek automatikoki erakusten digun moduan daukagu. Itxura pertsonalagoa ematen saiatuko gara.

Klikatu Ongi etorri mezua editatu

Cambio de página de bienvenida
Hemen idatziko dugu ongi etorri mezua. Hau izango da taldera datorren pertsona orok lehendabizi topatuko duena.

Cambio de página de bienvenida

Ondo legoke irudi bat sartzea. Klikatu Irudia Txertatu ikonoa.

Cambio de página de bienvenida

Irudia Web helbide batetik edo taldera igo ditugun irudien artetik aukeratu ahal izango dugu. Guk dagoeneko aukeratu dugu web orri bateko irudia eta erabili nahi dugu. Web Helbidea (URL) aukera hartu eta irudiaren helbidea jarri:

Cambio de página de bienvenida

Hemen ikusiko dugu nola geratzen den ongi etorri orria. Ez dago gaizki, ezta? Behintzat bizitasuna eman diogu.

Cambio de página de bienvenida

7. Google Taldea: aldaketa gehiago konfigurazioan

Sortutako taldeak eskaintzen dizkigun konfigurazio aukerak ikusten jarraituko dugu.

Taldean egonik, Taldearen konfigurazioa aukera hartu ahal dugu hainbat aukera, jokabide… aldatzeko.

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Orokorra

Taldearen izena eta deskripzioa aldatu ahal ditugu. Baita helbidea ere (kontuz honekin, bertan azaltzen da zer gerta daitekeen taldearen helbidea aldatuz gero).

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Sarbidea

Hemen erabakiko nork egingo duen zer taldean. Alegia, erabiltzaileen baimenak konfiguratu. Hasieran talde irekia sortu badugu, badaukagu ixtea. Edo alderantziz. Erabaki dezakegu taldeko administrariek bakarrik sartu ahal izatea orrialde berriak. Horrelako gauzak.

Are gehiago, gauza okerrera doala ikusten badugu, moderatutako taldea izatea erabaki dezakegu (edozein mezu argitaratu aurretik, administrariek gainbegiratuko dute eta haiek erabakiko dute onartzea ala zuzenean ezabatzea merezi duen)

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Itxura

Taldea identifikatuko duen irudi pertsonal bat igo dezakegu, logotipo antzekoa. Eta orrialdeen itxura aldatu (koloreak, formatuak).

Configuración 1
Diseinu elementu zenbaiten kolore aldaketa:

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Nabigazioa

Orrialde honetan taldeko orrialde nagusiko atalen agerpen ordena alda dezakegu. Eta zenbait ezkutatu ere.

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Posta elektronikoaren bidalketa

Taldekideei mezu bat bidaltzerakoan, pantaila honetan mezuaren Gaiaren hasiera zein izango den erabaki ahalko dugu. Ideia ona da Taldearen izena edo jasotzaileak mezua taldetik datorrela identifikatzera eramango duen zerbait jartzea. Kasu honetan, "Mountain Bike itxaspe" jarri diogu.

Orrialdearen oina ere alda dezakegu:

  • Orrialde oinik ez erabili: harpidedunei mezu bat bidaltzen zaienean ez du orrialde oinik izango.
  • Aldez aurretik adostutako orrialde oina erabili: ondo dago, izan ere mezuarekin batera, azkenean esate baterako baja emateko zer egin behar dugun ikusiko dugu.
  • Orrialde oin pertsonalizatua sortu: automatikoki ateratzen dena gustatzen ez zaigulako gure beharretara egokitzen dugu.

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Kategoriak

Mundu osoko Google Groups delakoak sailkatuta daude. Gure taldea sailkapen horietako batean sar dezakegu eta zerrenda horretan agertuko litzateke (hori baimendu badugu).

Guk ondorengo kategorian sartu dugu: Entretenimendu kirolak - Kirolak - Txirrindularitza

Configuración 1

Taldearen konfigurazioa: Aukera aurreratuak

Hemendik taldearen hizkuntza alda dezakegu, taldea ezabatu dagoeneko erabiltzen ez badugu eta bestelako aukera batzuk ditugu:

Configuración 1

Lehen konfigurazio hau egin ostean, Taldearen itxura aldatu dugu apur bat. Hemen duzue emaitza:

Resultado de configuracion inicial del grupo

Talde honi buruz

Zein sarbide mota dituen eta taldearen informazio orokorra ikusi ahal izango dugu.

Configuración 1

Nire harpidetza editatu

Talderako harpidetza egiteko modua aldatu nahi badugu. Administrariek zein kideek egin dezakete hori.

Configuración 1

Administrazio zereginak

  • Eskaera mezuak gainbegiratu: mezuak moderatuak izatea erabaki badugu, gainbegiratu beharreko mezu ilara egongo da hemen.
  • Kide hautagaiak gainbegiratu: taldean parte hartzeko baimena eskatu duten erabiltzaileak baditugu, haiek onartzen ditugun edo ez ditugunaren zain egongo dira.
  • Kideak administratu: hemendik kideak gonbidatu edo gehitu ahal izango ditugu. Baita kideei baja eman ere.

Configuración 1

Erabiltzaile bat edo gehiago aukeratu ahal izango ditugu eta kide mota definitu:

  • Kide arrunta: taldeko erabiltzaile bat gehiago. Administrariak definituko du zertarako duen baimena.
  • Administraria: taldeko beste super-nagusi bat. Beraz, denetarik egin lezake.
  • Nagusia: taldeko nagusi gisa ezarriko dugu pertsona hau.
  • Harpidetza ezabatu: Taldetik ezabatuko dugu
  • Debekatu: erabiltzaile konkretuari parte hartzea debekatuko diogu. Mezuak jasoko ditu (horrela definituta badauka), baina berak ezin izango du parte hartu ezta erantzun ere.

Opciones de miembros

Entregatzeko modua ere definitu ahal dugu:

Opciones de miembros

8. Google Group: Orrialde bat erantsi

Informazioa sartu ahal izateko orrialde berriak sor ditzakegu.

Orrialde bat erantsiko dugu, non agertzen doazen Mountain Bike munduko lotura interesgarriak jarriko ditugun.

Orrialdeak: Orrialde berria erantsi

Configuración 1
Izen bat emango diogu: Mountain Bike muduko lotura interesgarriak eta beharrezkoa deritzogun edukia idatziko dugu.

Configuración 1

Amaitzen dugunean, Gorde eta argitaratu klikatuko dugu.

Taldeko kideei orain bertan mezu bat bidaltzeko aukera eskainiko digu. Nahi izanez gero bidali egingo dugu eta bestela urrats hau saltatuko dugu.

Configuración 1
  • Urrats hau saltatzen badugu, orrialdea gordeta geratuko da eta kideek nahi dutenean bisitatu ahalko dute, baina ez dute aldatua /sortua izan denaren berri izango.
  • Mezua bidali badugu, postaz taldean harpidetu diren kideek mezu bat jasoko dute. Bertan orrialde berri bati buruzko argitalpenaren berri emango zaie et ahori ikusi ahal izateko lotura bat izango dute.

Configuración 1

Hemen daukagu taldera sartuz gero ikusten duguna. Orrialdeen atalean, erantsi berri dugun azken orrialdea ikusiko dugu. Eztabaidez gain, orrialde honekin sortu berri den eztabaida ikusiko dugu (aurreko urratsean taldeari bidali baitiogu).

Página nueva metida

Orain orrialde gehiago sartu ahalko genituzke edo mezu gehiago bidali.

Taldea abian da. Orain soilik apur bat trebatzea eta informazioa gaineratzen joatea besterik ez da geratzen.


Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa