4.4.
Google taldea sortu. Adibideak
Maila bat gorago
Aurretik ikusi dugu nola baimena eskatu Google Group taldeetan sartzeko.
Haietan sartzeko baimena eskatu dugun talde biak (itxaspe eta Raid Trans Atlas Marruecos) guk (eskuliburu honen sortzaileek) administratzen ditugun talde bi dira . Jarraian azalduko dizuegu zergatik eta zertarako sortu genituen. Horrela, zerbitzuaren gaitasunak ikusiko dituzue.
Itxaspe taldea
Eskuliburu honen sortzaileok web orri askoren ardura dugu eta bisita ugari izaten ditugu egunean.
Jendea harpidetu zitekeen eta web orriari buruzko azken berrien gaineko informazioa bidali, informazioa trukatu.... nahiz taldeko kideak hainbat zozketatan parte hartu ahal izateko aukerak sortu nahi genituen. Hau da, www.itxaspe.com osatzen duten orri guztien Buletin berezi bat hilero argitaratu ahal izateko iragarki-ohol antzeko bat eduki nahi genuen.
Talde hau irekia da: nahi duen guztiak irakur dezake (guri hala interesatzen zaigulako), eta gainera taldean alta eman duten pertsonek beren emailetan jasoko dute buletina eta zozketetan parte hartuko dute.
Une honetan, poliki-poliki taldean sartzeko eskaria egin duten (aurretik ikusi dugun prozesuaren bidez) 400 pertsona baino gehiagok jasotzen dute buletina.
Queríamos tener un sitio donde la gente pudiera suscribirse y poderles enviar información sobre las novedades de la web, compartir información.... y hacer participes de algunos sorteos a los miembros del
Raid Trans Atlas Marruecos en BTT taldea
Raid Trans Atlas Marruecos taldeko administrariak baimena eman behar izan digu eta behin baimena eman digunean, taldean sartzea lortu dugu. Gainera, mezuak bidali ahal ditugu, fitxategiak igo…
Marokora bizikletan egindako bidaia egin ostean, guk geuk sorturiko taldea da (eskuliburu honen egileok). Bidaia antolatu bat zen eta penintsula nahiz irletako 50 pertsonatik gora joan ginen. Bidaiaren aitzakian blog bat sortu genuen bidaia osoari buruz hitz egiteko: Raid BTT A Marruecos 2008
Azken eguneko afarian, Google Group baten bidez elkarrekin harremanetan egon nahi genuen guztion emailak paper batean jaso genituen. Horri esker, gaur egun bidaia hartan egon ginen guztiok harremanetan jarraitzen dugu, elkarri argazkiak bidatzen dizkiogu, topaketak antolatzen ditugu… Hau da, Google Group erabili dugu gure artean harremana izaten jarraitzeko.
Google Group bat zertarako erabil dezakezuen ikusteko azaltzen dizuegu hau.
Jarraian geure Google taldea sortuko dugu.