Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Google groups: taldeetan parte hartu edo taldeak sortu Google Taldea: konfigurazioa eta abian jartzea.
Dokumentu Akzioak

4.6. Google Taldea: konfigurazioa eta abian jartzea.

Maila bat gorago
Sortu dugu talde bat. Orain badugu konfiguratzea eta zenbait aukera aldatzea.

Taldeko lehenengo mezua

Taldeko lehenengo mezua sortuko dugu. Bi aukera ditugu

1) Mezu bat bidali taldeko helbidera

mountain-bike[a bildua]googlegroups.com helbidera mezu bat bidali taldeko administrariaren postatik edo taldeko kideren baten postatik (talde honek kideei idazteko aukera ere ematen baitu)

2) Taldetik bertatik Eztabaida bat sortu ahal dugu

Eztabaidak bilatu eta klikatu Sarrera Berria

Gaia eta mezua idatzi eta Mezua Bidali.

Primer mensaje
Bidali dugu eta Taldean berehala agertuko dela esango digu. Gainera, harpidetze moduan, sartutako mezu bakoitzeko bidalketa zuzena egitea aukeratu zuten kideek mezu bat jasoko dute.

Primer mensaje
Hemen dago, mezua dagoeneko taldean.. ;)

Primer mensaje

Ongi etorri orrialdea aldatu

Momentuz, taldea Google Groupsek automatikoki erakusten digun moduan daukagu. Itxura pertsonalagoa ematen saiatuko gara.

Klikatu Ongi etorri mezua editatu

Cambio de página de bienvenida
Hemen idatziko dugu ongi etorri mezua. Hau izango da taldera datorren pertsona orok lehendabizi topatuko duena.

Cambio de página de bienvenida

Ondo legoke irudi bat sartzea. Klikatu Irudia Txertatu ikonoa.

Cambio de página de bienvenida

Irudia Web helbide batetik edo taldera igo ditugun irudien artetik aukeratu ahal izango dugu. Guk dagoeneko aukeratu dugu web orri bateko irudia eta erabili nahi dugu. Web Helbidea (URL) aukera hartu eta irudiaren helbidea jarri:

Cambio de página de bienvenida

Hemen ikusiko dugu nola geratzen den ongi etorri orria. Ez dago gaizki, ezta? Behintzat bizitasuna eman diogu.

Cambio de página de bienvenida