4.2.
Google I taldeetako batean parte hartu
Maila bat gorago
Demagun auto-karabana zaletasunaren gaia interesatzen zaigula. Gaiari buruz mintzo den talderik dagoen ikusiko dugu eta interesgarria baderitzogu, parte hartuko dugu.
Bilaketa bat egingo dugu (auto-karabanak) Taldeen bilatzailean eta litezkeen taldeen zerrenda lortuko dugu.
![]() |
Lehenengoa itxaspe da, ikus dezagun zertaz ari den. Ikusten dugunez, hileroko buletina da.
![]() |
Taldearen loturan klikatuko dugu eta informazio gehiago lortuko dugu. Buletin bat dela azaltzen digute eta bertan atari bateko azken orduko berriak jasotzen direla (www.itxaspe.com). Dirudienez, beste zenbait gairen artean, Auto-karabanak ere jorratzen dira. Gainera, zozketak egiten dituzte, baliteke komenigarria izatea taldean sartzea. Saia gaitezen, hortaz, taldean sartzen.
![]() |
Talde honi buruz
Talde honi buruz pantailan taldera sartzeko informazioa ikus daiteke: talde honen kasuan edonork ikus dezake edukia. "Soilik iragarpena" motako taldea da. Beraz taldean onartzen banaute, posta jasoko dut soilik (informazioa), ezin izango diot taldeari erantzun eta horrelakorik. Iragarki ohola bezalakoa dela esan daiteke: iragarki hauek nire postara iritsiko dira eta nik irakurri egingo ditut; ez dut haiei erantzuteko aukerarik izango, ordea. Soilik taldeko administrariek sartu ahal izango dute edukia bertan.
![]() |
Taldeko kide izatea nahi dugu oraindik. Horregatik, Taldean partehartzeko eskaera egingo dugu:
![]() |
Taldeari buruzkoak nola irakurri nahi ditugun aukeratuko dugu. Hona hemen aukerak:
- Posta elektronikorik gabe: ez zaigu ezer ere ez iritsiko gure posta elektronikora. Nahi dugunean nabigatzailera joko dugu eta taldeari buruzko berriak irakurriko ditugu. Guk jo behar dugu informazioaren bila.
- Laburpendun mezuak (gehien jota mezu bat eguneko): Nahiz eta 1000 gauza berri baino gehiago egon taldean egunean, soilik mezu bat jasoko dugu eguneko. Bertan egunean argitaratutako kontuen laburpena agertuko da.
- Testu osodun posta: egunean mezu bat jasoko dugu (edo baten bat gehiago). Bertan taldean egindako 25 sarrera bakoitzeko laburpena agertuko da.
- Posta elektronikoa: taldearen mezu berri bakoitzeko, posta elektronikoa jasoko dugu. Normalean hau da guk aukeratzen duguna, baina guztia bezala, kontsumitzailearen nahia bete bedi.
Nahi dugun aukera hartuko dugu, eskatutako datuak bete eta eskaera bidaliko dugu. Bidali dugu eskaera, baina itxaspe taldearen administrariak onartu beharko du.
![]() |
Taldeko administrariak alta eskaerak dituela jakinaraziko dion mezua jasoko du. Kide berrien administrazio pantailara jo eta zein onartu eta zein ez erabakiko du.
![]() |
Behin taldean onartu gaituztenean, mezu bat iritsiko zaigu jakinarazpenarekin:
![]() |
Badugu sartzeko aukera. Kasu konkretu honetan, iragarpen talde bat izanik (administrariak soilik idatz dezake), mezu berri bat dagoen bakoitzean automatikoki jasoko dugu hura gure postontzian.
Egunean mezu gehiegi jasotzen ditugula ikusten badugu eta taldekatuta jaso nahi baditugu, taldean harpidetzeko modua alda dezakegu (ikus irudian, Nire harpidetza editatu - Edit my membership)







