4.8.
Google Group: Orrialde bat erantsi
Maila bat gorago
Orrialde bat erantsiko dugu, non agertzen doazen Mountain Bike munduko lotura interesgarriak jarriko ditugun.
Orrialdeak: Orrialde berria erantsi
![]() |
![]() |
Amaitzen dugunean, Gorde eta argitaratu klikatuko dugu.
Taldeko kideei orain bertan mezu bat bidaltzeko aukera eskainiko digu. Nahi izanez gero bidali egingo dugu eta bestela urrats hau saltatuko dugu.
![]() |
- Urrats hau saltatzen badugu, orrialdea gordeta geratuko da eta kideek nahi dutenean bisitatu ahalko dute, baina ez dute aldatua /sortua izan denaren berri izango.
- Mezua bidali badugu, postaz taldean harpidetu diren kideek mezu bat jasoko dute. Bertan orrialde berri bati buruzko argitalpenaren berri emango zaie et ahori ikusi ahal izateko lotura bat izango dute.
![]() |
Hemen daukagu taldera sartuz gero ikusten duguna. Orrialdeen atalean, erantsi berri dugun azken orrialdea ikusiko dugu. Eztabaidez gain, orrialde honekin sortu berri den eztabaida ikusiko dugu (aurreko urratsean taldeari bidali baitiogu).
|
|
Orain orrialde gehiago sartu ahalko genituzke edo mezu gehiago bidali.
Taldea abian da. Orain soilik apur bat trebatzea eta informazioa gaineratzen joatea besterik ez da geratzen.




