Google-en beste hainbat tresna: google dictionary, google translate...
Note: Return to reference manual view.
1. Google Dictionary: Google-ren Hiztegia
2007ko ekainetik Google hiztegia ere daukagu. Zerbitzu honek itzulpen teknologia dauka erabiltzileok hitz bakar bat hainbat hizkuntzatan nola esaten den kontsulta dezagun..
![]() |
Gainera, hainbat web orritan hitz hauen definizioak lor daitezke (Googleko “define” ezaguna)
![]() |
Orain gutxi sortu zuten hiztegi zerbitzua google.com/dictionary helbidean eta funtzionalitate berriak ditu:
- Hitza nola ahoskatzen den entzun (soilik ingelesez)
![]() |
- Bilatutako hitzaren irudiak ikusi (irudien bilatzailean begiratzen du).
![]() |
2. Google Translate: Google itzultzailea
Googlek gure zerbitzura jartzen duen itzulpen tresna oso indartsua da (testu eta web orri osoen itzulpenak egitea ahalbidetzen du). Ingelesez oso trebeak ez bagara (adibidez), ingelesez idatzita dauden orri osoak irakurtzen lagunduko digu edo guk agindutako testuak itzuliko ditu.
Google Translate edo Traductor de Google Itzultzailea zerbitzura joateko, ondorengo helbidera jo behar dugu: Google Translate – Google-Itzultzailea
Testu eta Web itzulpena
Testu zehatz edo web orri bat itzultzea ahalbidetzen digu.
![]() |
- 1: Jatorrizko hizkuntza: Idatziko dugun testua edo sartuko dugun URLari dagokion orrialdea zein hizkuntzatan dagoen.
- 2: Xede hizkuntza: zein hizkuntzatara itzuli nahi dugun.
- 3: Aldatu: jatorrizko hizkuntza xede hizkuntzarekin trukatzen du eta alderantziz (Adibidez: Jatorrizkoa ingelesez bazen eta itzulpena gaztelerara bazen, jatorrizkoa gazteleraz eta itzulpena ingelesez jarriko digu).
- 4: Testu kutxa bertan itzuli nahi dugun testua edo itzultzea nahi dugun web orriaren URLa jarriko dugu.
Jatorrizko hizkuntza zein xede hizkuntza, zerrenda destolesgarri bat dira eta bertan zein hizkuntzatara itzuli nahi dugun edo jatorrizkoa zein hizkuntzatan jarri nahi dugun aukera dezakegu.
![]() |
Adibide bat ikusiko dugu. Demagun New Yorkera goazela oporretan eta, jakina, gure BBT bizikletak eramango ditugu. BBTn ibilitzeko New Yorkeko edo inguruko lekuei buruzko informazioa bilatu nahi dugu.
Googlen "New York btt" bilatuko dugu eta lehenengo emaitzak bilatzen ari garen informazioa duela dirudi. Estekan sartuko gara.
![]() |
![]() |
- Etxe azpiko ingeleseko akademiara joango gara eta hiru urte barru informazio hori ulertzen dugun ikusiko dugu.
- Beste informazio bat bilatuko dugu eta web honetan esaten den guztia galduko dugu.
- Zergatik ez saiatu Google Itzultzailearekin? Hau da aukerarik onena, zalantzarik gabe.
![]() |
Google Translate – Google Itzultzailea orrira joko dugu:
Taulan itzuli nahi dugun URLa sartuko dugu eta Itzuli (Traducir) klikatuko.![]() |
![]() |
![]() |
Testu baten itzulpena
Demagun ez dugula orri oso bat itzuli nahi, baizik eta testu konkretu bat:
![]() |
![]() |
![]() |
Bilaketen itzulpena
![]() |
Beste itzulpen zerbitzu bat gehiago.
Nola dabil?
- Gure hizkuntzan hitz bat bilatzen duzu.
- Sistemak gure hitza xede hizkuntzara itzultzen du.
- Hitza xede hizkuntzan daukaten orriak agertzen dizkigu eta orri horiek gure hizkuntzara itzultzen ditu gainera.
español |
- 1: "Novedades ciclismo" bilatuko dugu
- 2: Nik egiten dudan bilaketa gazteleraz dago.
- 3: “Novedades ciclismo" daukaten ingeleseko orrialdeak topatu nahi ditut. Kontsulta eskaria jasotzerakoan, sistemak lehenengo "novedades ciclismo" ingelesera itzuliko du (cycling news).
- Sistemak hitz horiek dauzkaten orriak bilatuko ditu (5), eta gainera itzulita bidaliko dizkigu bilaketa emaitzaren eskuineko aldera (4)
Tresnak
![]() |
Web orriren bat badugu, gure erabiltzaileei gure orria beste hizkuntza batzuetara itzultzeko aukera eskaintzea interesa dakiguke.
Itzulpenak klik bakarrean zure nabigatzailearen tresna barratik
Nahi dugun hizkuntza aukeratzeko parada eskaintzen digu (adibidez, gaztelera) eta nabigatzailearen tresna barrara eramateko.
![]() |
![]() |
3. Google Dashboard: Googlen produktuen informazio guztia klik batera
Denak antolatu eta ikusi ahal izateko, beste produktu bat daukagu: Google Dashboard
Hemen sartzeko, www.google.es -tik sartzen gera:

Gure Google-ko posta-elektronikoa / pasahitza sartzen dugu :

Eta behin sartuta gaudela, Hobespenak : Nere kontua

Google Accounts-en gaudelarik, erregistratutako aplikazioetan satzeko, Dashboard: View data stored in this account

Panel honetan erabiltzen ditugun aplikazioak agertzen dira. Zer egin dezakegu hemendik: beraien hobespenak altatu, aplikazioan sartu.. zer datu dauden gordeta ikusi ...

4. Beste Google zerbitzu batzuk
- http://www.google.com/webmasters/tools/
: Webmastersentzako tresnak. Web orri bat baduzu, begiratu bat botatzea interesatuko zaizu, izan ere, horri buruzko informazio asko emango dizu, hala nola link apurtuak… gure web orriko "Sitemap" delakoa ere igo ahal izango dugu. Googlek Sitemaps horiek irakurriko ditu eta web orriak zuzenago indexatzeko erabiliko ditu.
- Google Sites - Sitios de Google: online aplikazio bat da. Taldeko web gune bat sortzea ahalbidetzen du dokumentu bat editatu bezain modu sinplean. Google Sites delakoarekin erabiltzaileek leku bakar batean eta modu azkarrean informazio anitza, bideoak ere, egutegiak, aurkezpenak, artxibo erantsiak eta testuak bildu ahal dituzte. Gainera, ikusteko eta editatzeko erraz parteka dezakete talde murriztu batekin, antolakuntza osoarekin edo mundu guztiarekin.
- Laboratorio de Google - Google Labs delakoan sartzeko oraindik prestatuta ez dauden ideia gustukoenetako batzuk erakusten ditu. Hemendik atera dira 2 tresna bikain: Google Reader eta Google Maps.
- Google Reader: RSS bidez edozein lekutan harpidetzea ahalbidetzen du. Google Readerek dituen abantaila askoren arteko bat da gure feedak nahi dugun lekuan eta nahi dugunean irakurri ahal izatea, inolako aplikaziorik deskargatu gabe. (Informazio bilaketa eta elkartze teknikak interneten)
- Google Maps, ikusizko esploratzaile bat da eta nabigatzea eta mundu osoa ezagutzea ahalbidetzen du. Gainera kalearen edo hiribidearen izena jakin ahal izango duzu, dendak edo enpresak topatu. Mapa zerbitzu bat da eta gidatzeko ibilbideak eskaintzen dituzten mapak nahiz hiriburuetako kokatze mapak biltzen ditu. API oso osatua dauka eta berarekin Google Maps erabiltzen duten aplikazio independenteak egin daitezke.
- Google Académico - Google Scholar:
dokumentazio akademiko/zientifikoan bilatzen du informazioa. Tesiak, laburpenak, espezialistek eginiko ikerketak… bilatzea eta topatzea ahalbidetzen du. Google Books delakoaren antzeko tresna da.
- Google Book Search liburu bilatzaile bat da. Googlek berak digitalizatu eta bere datu basean bildu dituen liburuetan (izenburuak eta edukia) bilatzen du.
- Google Products Search (lehenago Froogle deitua) produktuen bilatzailea da. Preziorik merkeena topatzeko eta online dauden dendetan ikusten diren prezioen alderaketak egiteko erabiltzen da. Momentuz bilaketak ez ditu gazteleraz egiten.
- Google AdSense Googleko testuinguru iragarkien zerbitzua da.
- Google AdWords
AdSenseren beste partea da. AdSensek webmastersei beren webetan iragarkiak jartzea baimentzen dien bitartean, Adwordsek hauen argitalpena baimentzen du AdSense sarean. Gainera, iragan urriaren 21ean Googlelek "Onsite Advertiser Sign-Up" askatu zuen. Honek iragarle bati bere iragarkiak AdSense sareko leku jakinetan argitaratzea ahalbidetzen dio.
- Google Analytics web orriak ikertzen ditu, javascript kode baten bidez eta bisitarien gaineko denetariko estatistikak gordetzen ditu. AdWords kontu batekin integratzea ahalbidetzen du. Webmastersetzat edo web orriak dituen jendearentzat.
- Google Bookmarks: erabiltzaileei markatzaileak, tituludun faboritoak eta nahi diren etiketak gordetzea ahalbidetzen dien zerbitzua, hau da, del.icio.us "made in" google bat, baina eskasagoa egin esan. Sartzeko beharrezkoa da Gmail kontu bat. (+ info)
- Google Earth munduko edozein lekutako satelite irudiak ikustea ahalbidetzen du
- Google Base Edukien liburutegia, iragarki klasifikatuen ataria edo zerbitzu sailkaezina. Bere datu basean edozein eduki eranstea baimentzen du. Ez dago gazteleraz.
- Google Checkout:
Internet bidezko ordainketa sistema, Paypalen antzekoa. Zure txarteleko datuak sistemari ematen dizkiozu eta zure posta elektronikoa erabiliz ordain dezakezu (Google Checkout bidezko ordainketak onartzen dituzten lekuetan, noski).
- Google Code kode irekiko (Open Source) softwarearen promozio eta kontribuziora bideratutako Google zerbitzua.
- Google Code Search: Iturri kodedun bilatzailea da eta bilaketa espezialen komandoak erabiltzea baimentzen du.
- Google Desktop hainbat widgets(?) eta bilketak egitea, edukiak elkartzea, notak idaztea, informazio meteorologiakoa kontsultatzea eta gehiago baimentzen duen alboko barra bat eskaintzen dituen zerbitzua.
- Google Directory ODP direktorioaren klona da AdSensez betea.
- Google Finance:
Burtsa informazioa: burtsa, kotizazioak, akzioak. Grafikoak eta erlazionatutako informazio gehigarria izaten ditu Yahoo zerbitzuaren kopia! Finances, hobekuntzaren batekin. (+ Google Financeri buruz).
- Google Homepage Google zure gustura pertsonalizatzea ahalbidetzen du. Erabiltzaileari widgetsak eranstena ahalbidetzen dio; hala nola, informazio meteorologikoa, berriak, horoskopoa eta gehiago.
- Google Apps:
- Google Mars Marteko azaleraren mapa eta irudi sorta bat dauka.
- Google Moon aurrekoaren antzekoa, kasu honetan ilargiaren azaleraren planoak eta irudiak agertzen ditu. Baita sortu diren ilargiratzeei buruzko informazioa.
- Google Sky: aurrekoaren antzekoa, baina zeruarena.
- Google Mobile : lortu Google, Google Maps, Gmail, YouTube eta beste Google produktu batzuen bilaketa zure sakelako telefonoan.
- Google Movie Showtimes Google Maps bidez zonaldeko zinemak eta ikuskizunak topatzeko balioko duen kode postal bat edo helbide bat sartzea ahalbidetzen du.
- Google Notebook:
Nabigatu bitartean notak berehala hartu eta artxibatzea ahalbidetzen du eta, nahi izanez gero, idatziak besteekin partekatzeko aukera eskaintzen du. Idatzi publikoen (beste erabiltzaile batzuenak) bilatzaile bat ere badu.
- Google Pack Windows XP edo Vista duten ordenadoreentzako software bilduma da.
- Google SMS sakelako telefonoaren bidez, bilatzailearen hainbat zerbitzutara sartzea ahalbidetzen du.
- Google Suggest Googlen bilaketa normalaren motorearen luzapen bat da. Bilaketak iradokitzeaz arduratzen da (emaitza kopuruen arabera ordenatuak) kontsulta idazten ari den bitartean.
- Google Talk bat-bateko mezu eta Googleko IP gaineko ahotsen programa da. Jabber bidez dabil (XMLn oinarritutako protokolo irekia). Beharrezkoa da Gmail kontu bat hau erabiltzeko.
- Google Transit
errepideen egoerari buruzko informazioa ematen duen zerbitzua da (trafiko dentsitatea eta auto-ilarak). Errepideon egoera zein den deskribatzen du eguneko ordu jakinetan. Momentuz herrialde batzuetan baino ez dago.
- Google Trends webmasters eta profesionalei zuzendutako tresna da. Bilaketen analisi kualitatiboak egiteko sortua. Hauek hiriburuka, eskualdeka eta hizkuntzaka kontsultatu ahal izango dira. Hainbat hitz alderatzea ere ahalbidetzen du.
- YouTube: Mundu mailan ospe handia duen zerbitzua da. Bideoak ikusteko eta partekatzeko sortua. Googlek 2006ko urriaren hasieran erosi zituen bideoak 1.500 milioi dolar baino gehiago ordainduz. Bere imajina eta izaera kontserbatzen dituen erraldoiaren lehenengo jabetza bihurtu da. Berau erabiltzea aholkatzen da Google bideoren ordez.
- Google Website Optimizer: Gure orrietako adwords elkarrizketa ratioak hobetzeko tresna. (informazio gehiago Online.com.es delakoan).
- Orkut sare sozial bat da. Bertan gonbidapen bidez soilik sar daiteke edo Google kontu batekin.
- Picasa argazki digitalen eta zure mahaigainerako irudien antolatzaile zoragarria da. Picasa web albuma: eduki zure argazkiak webean
- SketchUp 3D ereduak sortzea, aldatzea eta partekatzea ahalbidetzen du. Beste edozein 3D diseinu programa baino errazagoa da erabiltzen.



















