7.2.
Google Docs dokumentu berria sortu
Maila bat gorago
Gure lehenengo mezua sortuko dugu Google Docsen. Erraza dela ikusiko dugu.
Objektu berri bat sortzeko, Berria klikatuko dugu eta hainbat aukera izango ditugu.
- Dokumentua: dokumentu berri bat (OOoo Writer (odt) edo Microsoft Office estilora)
- Aurkezpena: diapositiben aurkezpen bat (Impress edo PowerPoint estilora)
- Kalkulu orria: kalkulu orri bat (OOoo Calc edo Microsoft Excel estilora)
- Formularioa: formularioak sortu eta informazioa jasotzeko
- Karpeta: objektuak karpetetan antolatzeko
Testu dokumentu berri bat sortu
Berria klikatu: Dokumentua
Eta OOoo (Open Office) Writer edo Microsoft Word antzeko testu editorea agertuko zaigu. Tresna hauek eskaintzen dizkiguten aukeren gehiengoa daukagu. Dokumentu bat idazten hasiko gara.
Izenburu bat jarri behar diogu. Horretarako, “Titulurik gabe” delakoaren gainean ipini eta klikatu.
Nahi dugun dokumentuaren izena jarriko dugu. Adibidez: "lehenengo testu dokumentua"
Eta listo, badugu testu horren dokumentua.
Bi aukera ditugu dokumentuak gordetzen joateko.
- Gorde: orain arte egin ditugun aldaketak gordeko ditugu eta bertan lan egiten jarraituko dugu.
- Gorde eta itxi: momentuz bukatu dugu dokumentu honekin lan egiten eta itxi eta gorde egin nahi dugu.
Gorde eta Itxi klikatu dugu eta orain gure pantaila nagusian, sortu berri dugun dokumentua daukagula ikusiko dugu.
Editatzeko, bere gainean klikatu eta zuzenean edizio pantailara joango ginateke.