7.8.
Gainbegiratzeen historiala
Maila bat gorago
Google docsek fitxategi bat aurreko bi egun lehenago zegoen moduan berreskuratzeko aukera ere eskaintzen digu. Moldaketak egin aurretik zegoenarekin hura alderatzea… oso erabilgarria da.
Ikus dezagun nola funtzionatzen duen dokumentu baten historialak delakoak adibide batekin.
Dokumentu berri bat sortuko dugu: Berria: Dokumentua ( Nuevo : Documento)
Ezer baino lehen izenburua jarriko diogu. Klikatu “ Titulurik gabe ” gainean.
Dokumentuari jarri nahi diogun izena ipiniko dugu:
"Historialdun dokumentua " deitu diogu. Dokumentua editatuko dugu eta lerro bat idatzi. Horren ostean,
Gorde eta Irten (
Guardar y Salir) klikatuko dugu.
Dokumentua berriro irekiko dugu:
Eta beste lerro bat gaineratuko dugu. Gero (Gorde eta itxi) klikatuko dugu (Guardar y cerrar)
Beste behin, orain hirugarren lerro bat. Hau guztia gaur egin dugu egun berean, baina apur bat errealagoa izan litzateke fitxategiaren aldaketak hainbat egunetan zehar egingo bagenitu.
Demagun erratu egin garela eta aurreko fitxategia berreskuratu nahi dugula. Nola egin dezakegu? Artxiboa editatuta izanik, Artxibo: Gainbegiratzeen historiala (Archivo: Historial de revisiones) klikatuko dugu.
Dokumentu honen historialaren zerrenda irekiko zaigu:
Gainbegiratzeetako bat aukeratuko dugu, adibidez, 3a. Gainbegiratze estekaren gainean klikatuko dugu eta gainbegiratze horretan zegoen egoeran irekiko zaigu dokumentua. Ondorengo aukeren artean aukeratu ahal dugu:
- 1: Aurrekoak: aurreragoko gainbegiratze batera jo
- 2: Azkenak: pantailan daukagun gainbegiratzea baino berriagoa den batera jo.
- 3: Hau berreskuratu: pantailan daukagun gainbegiratzea ontzat daukaguna da.
- 4: Gainbegiratzeen historialera itzuli: dokumentuaren gainbegiratze eskuragarri desberdinak dituen zerrenda ikusten dugun goiko pantailara itzuliko gara.
Hau Berreskuratu (Recuperar Esta) klikatu badugu, ziur gauden galdetuko digu:
Eta listo. Berreskuratu dugu fitxategia nahi genuen egoeran.
Dokumentua kalkulu orri baten artxiboa denean, gainbegiratzeen historialaren pantaila ezberdina da, baina funtzio berberak ditu.Historial de revisiones es un tanto diferente, pero con
las mismas funciones.