Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Google calendar: zure egutegia klik batean
Dokumentu Akzioak

Google calendar: zure egutegia klik batean

Note: Return to reference manual view.

Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….

1. Google Calendarera Sarrera

Googlek tresna indartsu hau gure eskura jartzen digu antola gaitezen eta bilerak, hitzorduak… erregistratu ahal izateko.

Ezer ez ahazteko: urtebetetze egunak, bilerak, festak lagunekin, bizikleta ibilbideak... Dena  http://www.google.com/calendar/ helbidean

Ezaugarriak

  • Partekatu ahal izango dugu: Demagun mountain bikean (mendi bizikleta edo BTT) ateratzen garen jende taldea garela. Google Calendar erabili ahal dugu eta egutegi berezi bat sortu. Bertan egingo ditugun irteerak, non bilduko garen eta irteera ordua sartuko ditugu. Horrela, gutako inork ezin izango du esan hitzordu bat ahaztu duela.
  • Jendea jazoeretara gonbidatu ahal izango dugu (urtebetetze ospakizunak, jaia etxean…): gure lagunek gonbidapena jasoko dute eta beraien erantzunak jaso ahal izango ditugu, nahiz eta beraiek Google Calendar erabili ez.
  • Sakelako telefonora sarbidea: oharrak eta oroigarriak gure sakelako telefonoan. Horrela seguru ez dugula ahaztuko.
  • Jazoeren argitalpena: partekatu zuk sortutako egutegietako bat eta utzi lankide / lagun / taldeentzako ikusgai. Adibidea: zonaldeko BTT ibilaldiak

Hau eta askoz ere gehiago egiteko aukera eskaintzen digu Google Calendar. tresnak. Hasiko al gara?

2. Nola eskuratu Google Calendar delakoa?

Google kontu bat baino ez dugu behar. Lehenago sortu dugu bat; hortaz, hura erabil dezakegu.

Google kontu bat badugu, harpidetuta gaude (Lehenago sortu dugu Gmail posta elektronikorako kontu bat , hori erabil dezakegu). Google Calendar delakoaren orrialde nagusira joango gara, posta elektronikoaren helbidea eta pasahitza sartu eta klikatu Sartu.

Bestela,Google Calendar delakoaren hasierako orrialdera joan eta klikatu Kontu bat sortu orain.

Behin Google Calendar barruan gaudenean, ondorengo ikuspegia daukagu:

Vista previa de Google Calendar

  1. Bistaratzeko modua: eguneko, asteko edo hileko. Begirada batean soilik markatuta daukagun egunekoa, aste osokoa edo hilekoa ikusi nahi dugun aukeratu dezakegu.
  2. Aurrera eta atzera egin denboran
  3. Bistaratu nahi dugun egunaren (hilabetea, urtea) hautaketa zuzena.

3. Egutegiaren berezko aukerak

Google Calendar kontu bat sortu dugunean, gure egutegia automatikoki, berez sortu da.

Nire Egutegiak eta Beste Egutegi Batzuk delakoetan (Google Calendar-en ezkerraldeko menuan) sarbidea daukagun egutegi guztien zerrenda bat ageri da (berezkoa, sortu ditudanak edo harpidetutakoak).

Egutegiaren aukerak destolesteko parada izango dut, egutegiaren menua destolesteko ikonoa sakatuz:

como llegar al calendario por defecto
Ematen dizkigun aukerak:
  • Soilik egutegi hau erakutsi
  • Egutegiaren konfigurazioa: egutegiaren oinarrizko konfigurazioa: izena, deskribapena.
  • Jazoera sortu egutegi honetan: jazoera berria eraikitzeko dialogoa irekiko zaigu egutegian.
  • Egutegia partekatu: gerta liteke talde batekin egutegia partekatu nahi izatea eta horrela jazoera berrien oharpenak haiek jasotzeko…
  • Jakinarazpenak: jakinarazpen moduak (email bidez, sakelako telefonoaren bidez, pantailako leiho ohartarazlearen bidez) )
  • Egutegiaren berezko kolorea aldatu: hainbat koloredun paleta erakusten digu. Horietako edozein aukeratu ahal izango dugu eta egutegi honetan sortutako jazoera oro kolore horretan geratuko dira (horrela kolore bidezko identifikatze azkarra ahalbidetuko da).

4. Egutegi baten konfigurazioa

Egutegi baten konfigurazio pantaila ikusiko dugu.

Egutegiaren xehetasunak

Egutegian informazioa sartuko dugu.

como llegar al calendario por defecto

Egutegiaren kokapena eta ordutegi zonaldea.

como llegar al calendario por defecto

Egutegia web orri, blog edo bestelako tokiren batean txertatzeko aukera eskaintzen digu. Taulan agertzen den HTML kodea ezartzearekin, aski litzateke (gainera, koloreak, neurriak eta bestelakoak pertsonalizatu ditzakegu txertatzen dugun lekuan).

como llegar al calendario por defecto

Egutegiaren helbidea

  • Helbide publikoa: egutegia mundu OSOAREKIN edo ZENBAIT pertsona konkreturekin partekatu badugu (ikusiko dugu nola).
  • Helbide pribatua: gure erabilpen propiorako (ez da beharrezkoa egutegia partekatu izana).

XML eta ICalendar: beste aplikazio batzuetatik egutegiaren irakurketa hutsezko bertsio batera sartu ahal izateko formatuak. Adibidez, egutegiaren feed-era harpidetu gaitezke (XML) feed-en irakurgailu batetik edo iCal-arekin iCalendar formatuarekin bateragarriak diren produktuetatik.

HTML: web helbide batetik irakurtzeko moduan sartu ahal izango gara egutegira.

como llegar al calendario por defecto

Egutegia partekatzeko aukerak

Egutegia mundu OSOAREKIN partekatu ahal dugu (publiko egin): edozein pertsonak (betiere egutegia non dagoen badaki edo helbidea edo zerbait badauka) egutegia irakurtzeko aukera izango du. Gainera zer partekatu nahi dugun aukeratuko dugu: dena edo soilik LIBRE/OKUPATUTA informazioa.

como llegar al calendario por defecto
Edo egutegia pertsona zehatz batzuekin partekatu nahi badugu: PERTSONA ZEHATZEKIN PARTEKATU aukeratuko dugu eta jende horren informazioa gaineratzen joango gara, baita jende horri eman nahi dizkiogun baimenak ere.

como llegar al calendario por defecto

Egutegi publiko batek zentzu handia dauka:

  • Udaletxe batek egutegi bat sortzen du herriko gertaerekin. Publikoa izan dadin nahi dugu eta munduko edozein pertsonak ikusi ahal izatea, bertan harpidetu ahal izatea… 
  • Futbol klub batek bere egutegia eratzen du: urteko partidak. Edozein pertsonak ere ikus lezake, hala izatea komeni bada.

Pertsona kopuru zehatzarekin partekatutako egutegi batek ere:

  • Euren seme-alabei buruz hitz egiteko eskolan elkartzen den guraso talde bat. Google calendar bat parteka dezakete. Bertan batzarrak, txangoak eta bestelako zereginak idatz ditzakete. Horrela, guztiak egongo dira jazoera berrien jakinaren gainean.

Egutegiaren jakinarazpenak

Hemen egutegi honetan sartutako edozein jazoera konfiguratuko dugu, berez agertuko dituen oharpen motekin. Gero jazoera indibidual bakoitzak beste mota bateko jakinarazpenak definitu ahal izango ditu eta, are gehiago, egutegi orokorrerako existitzen direnak ezabatu.

como llegar al calendario por defecto

Gure sakelako telefonoan alerta egoeren berri izateko aukera daukagu. Horretarako, zera aukeratu behar dugu: Konfigura zure sakelako telefonoa oharpenak jasotzeko:

como llegar al calendario por defecto
Sakelako telefonoen konfigurazio pantailara eramango gaitu:

como llegar al calendario por defecto

Gure sakelako telefonoaren zenbakia sartu beharko dugu. Denbora batera, SMS bat iritsiko zaigu sakelako telefonora, berau konfiguratzeko pantailan sartu behar dugun egiaztatze kode batekin.

SMS zerbitzu hau doakoa al da?

Beste ezer egin aurretik, hau egiaztatuko genuke. Printzipioz, bai. Googlek behintzat ez du hori kobratzen. Baina badaezpada, gure sakelako telefonoaren hornitzaileari galdetzen badugu, hobe.

http://www.google.com/support/calendar/bin/answer.py?answer=37173&topic=8568

Eta gauza bat: ez du sakelako telefonoen operadore guztiekin funtzionatzen. Yoigo daukagu eta gaur egun ez du funtzionatzen. (hemen dauzkazue  Google Calendar-en onartutako Sakelako Telefonoen Operadoreen zerrenda)

5. Jazoera berri bat sortu Google Calendar-en

Azkar batean ikusiko dugu nola sortu jazoera berri bat Google Calendar-en.

Jazoera berria erantsi nahi dugun egunera jo behar dugu eta klik egingo dugu egun horretan. Formulario bat irekiko zaigu jazoera berria eraikitzeko. Berez, ordu bateko jazoera sortzen du, klik egiterakoan saguaren puntarekin seinalatutako ordutik abiatuta. Nahi izanez gero, jazoeraren xehetasunak editatu klika dezakegu data, ordua aldatzeko eta informazio gehiago sartzeko.

Cuadro de edición minima de evento nuevo
Beste aukera bat zera da: Nire Egutegiak izenburutik, jazoera berria sortu nahi dugun egutegiaren aukera destolestu eta egutegi honetan Jazoera Sortu klikatu.
como llegar al calendario por defecto

Jazoeraren datuak idatziko ditugu.

  • Jazoera: Jazoeraren deskribapena.
  • Data: Errepikapen aldiak ere aukera ditzakegu edo egun osoa betetzen duen jazoera dela esan. Edo jazoerak zenbat denbora iraungo duen zehaztu.
  • Lekua: Non izango den jazoera, hitzordua…
  • Calendar: gure hasierako egutegia da berez. Baina bertan guk sortutako edo jazoerak eransteko baimena dugun beste egutegietako bat jar dezakegu (ikusiko dugu nola sortu edo beste pertsona batzuk sortutako egutegietan nola izen eman)
  • Deskribapena: jazoeraren deskribapena.

Cuadro de edición del evento. Fecha, Descripción, calendari y lugar

Alarma aukerak

Jazoeraren hasiera ordua iristeko denbora tarte zehatza geratzen denean, moduren batean (posta elektroniko bidez, pantailan agertzen den ohar baten bidez edo SMS baten bidez gure sakelako telefonora, horretarako gure sakelako telefonoaren informazioa sartu behar izan dugu).

Opciones de recordatorio y privacidad

Jazoerara gonbidatuak

Jazoerara gonbidatu nahi ditugun pertsonak definitzeko. Gainera, pertsona horiek jazoerarekiko izango duten baimena definitu ahal izango dugu.

Opciones de invitados
Eta listo, sortu dugu jazoera.

Evento en el calendario

Orain bere gainean jar gintezke eta editatzeko nahiz propietateak aldatzeko aukera emango liguke.

Konturatzen bazarete, jazoerak orain duen kolorea gure egutegiari dagokiona da. Lehenago kolorea aldatu ahal izan diogu gure egutegiari, kontsumitzailearen gustura.

6. Partekatutako Egutegi bat sortzearen adibidea

Adibide batekin ikusiko dugu nola sortzen den, eta jende gehiagorekin nola partekatzen den, egutegi berri bat.

Egutegi berri bat sortu

Ezkerreko menuan, Nire egutegiak agertzen den aldean egutegi berri bat Sortzeko aukera daukagu.

Crear calendario

Egutegiari izen bat ematen diogu eta edukiari buruzko deskribapen bat jartzen dugu. Demagun Euskal Herriko zonaldean egingo diren BBT Ibilbideei buruzko jazoerak bilduko dituen egutegia sortuko dugula. Probaren bat, irteeraren bat edo antzeko zerbait dagoen bakoitzean, jazoera sortuko dugu.

Crear calendario

Partekatzearen aukerak

Egutegi hau publiko egin: egutegia Google-en bilaketa publikoetan agertuko dela dioen arren, gaur egun (2009/03/23) dagoeneko ez da aukera hau existitzen. Publiko egiten badugu eta edozein pertsonak helbidea baldin badaki (nonbaiten argitaratu dugulako edo gure kontaktuei pasa dizkiegulako) bertan harpidetu ahal izango da, baina ez bilaketa bat eginda.

Publiko egiterako orduan, soilik libre/okupatuta informazioa partekatuko dugula erabaki ahal dugu eta jazoeraren xehetasunak partekatu nahi ditugun ere bai.

Nahi izanez gero, egutegia pertsona zehatz batzuekin partekatzea erabaki dezakegu. Beraien email helbidea idatzi eta egutegiaren gainean bakoitzak izango duen baimena ere jarriko dugu.

  • Aldaketak egin eta erabilera partekatua administratu. Pertsonari egutegia administratzeko baimena emango diogu. Laguntzaile bat gehiago izango da.
  • Jazoeraren xehetasunak kontsultatu: jazoerak kontsultatzeko baimena emango diogu.
  • Libre/okupatuta soilik ikusi; soilik libre/okupatuta informazioa ikusteko baimena emango diogu.

Adibide honetan pertsona birekin partekatuko dugu egutegia. Bati administrari baimena emango diogu (jazoerak sartzeko orduan lagun diezagun nahi dugu) eta besteari soilik jazoeraren detaileak kontsultatzekoa (jazoera hauetan interesatuta baitago). Gainera, egutegia publiko egingo dugu (egutegiaren helbidea dakitenak harpidetu egin ahal izango dira).

Crear calendario

Publikoa dela adierazi dugunez, egiaztatzea eskatuko digu. Baietz esango diogu:

Crear calendario
Orain egutegia partekatu dugun erabiltzaileei mezuak iritsiko zaizkie jakinarazteko. Administratzeko baimena eman diogun erabiltzailea:

Crear calendario

Erabiltzaile honi hemendik aurrera egutegi berri bat agertuko zaio Nire Egutegiak delakoan: BTT Ibilbideak Euskal Herrian.

Crear calendario

Erabiltzaile honek egutegiaren kolorea alda dezake eta nahi duena aukeratu (lila irudian):

Crear calendario

Demagun orain jazoera berri bat sortzen dugula egutegi honetan:

Crear calendario

Jazoera berri bat sortuko dugu. Demagun hurrengo uztailaren 5ean BBT ibilaldi bat egingo dela Elgoibarren. Jazoeraren xehetasunak sartuko ditugu.

Crear calendario
Gorde egingo ditugu eta orain jazoera berria agertuko da egutegian.

Crear calendario
Bai guk bai egutegia administratzeko baimena duen erabiltzaileak jazoeraren Xehetasunak Editatzeko eta datuak aldatzeko aukera izango dugu (datak, informazio gehiago erantsi… dena delakoa)

Crear calendario

Jazoerak ikusteko baimena duen erabiltzaileari:

Mezu berri bat jaso duzu, egutegian Jazoerak Ikusteko baimena eman dizugu dioena:


Crear calendario

Google Calendar-en sartzen bazara, Beste Egutegi Batzuk klikatuz Euskal Herriko BTT Ibilbideen egutegia izango duzu bertan.

Crear calendario

Kolorea alda diezaiokezu, zure egutegi pertsonaleko jazoeretatik bereizi ahal izateko lehen begiratuan. Arrosa kolorea ipini dio:

Crear calendario
Eta 2009ko uztailera joanez gero, lehenago sortu dugun jazoera topatuko duzu bertan:

Crear calendario
Administrari erabiltzailearekin alderatuz, honek jazoeraren xehetasunak ikus ditzake, baina ez modifikatu:

Crear calendario

7. Egutegi publikoa, nola ikusi

Sortu dugu egutegi bat eta egutegi publikoaren baimenak eman dizkiogu.

Edozein erabiltzailek nola ikus dezakeen azalduko dugu. Publikoki partekatutako egutegia daukagu. Baina jendeak nola ikus dezake?

Jo dezagun egutegiaren konfiguraziora konkretuki:

Crear calendario

Egutegiaren Helbidean, HTML klikatzen badugu:

Crear calendario
Egutegiaren helbide publikoa zein den esango digun leihotxo bat irekiko zaigu.
Crear calendario

Orain edozein erabiltzailek helbide horretara jotzen badu (argitaratu egin dugulako web orriren bat ezagutzera emateko edo gure kontaktuei posta elektronikoz bidali diegulako), egutegiko jazoerak ikusiko ditu.

Crear calendario

Google Calendar-ek gainera, egutegia web orri baten edo nahi dugun tokian txertatzen utziko digu. Horretarako beharrezko HTML kodea emango digu:

Crear calendario

Hemen nola geratuko litzatekeen ikusiko genuke (hementxe bertan txertatu dugu).

8. Google Calendar-i buruzko esteka garrantzitsuak

Honaino iritsi gara Google Calendar delakoaren azalpenekin. Gehiago sakondu nahi badugu, hemen ditugu interesa dakizkigukeen zenbait esteka.

Tresna zuen gustukoa izatea espero dugu. Oso erabilgarria iruditzen zaigu gure denbora librea planifikatzeko eta uneoro interesatzen zaizkigun jazoerez jakinaren gainean egoteko.


Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa