Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Google calendar: zure egutegia klik batean Egutegiaren berezko aukerak
Dokumentu Akzioak

5.3. Egutegiaren berezko aukerak

Maila bat gorago
Google Calendar kontu bat sortu dugunean, gure egutegia automatikoki, berez sortu da.

Nire Egutegiak eta Beste Egutegi Batzuk delakoetan (Google Calendar-en ezkerraldeko menuan) sarbidea daukagun egutegi guztien zerrenda bat ageri da (berezkoa, sortu ditudanak edo harpidetutakoak).

Egutegiaren aukerak destolesteko parada izango dut, egutegiaren menua destolesteko ikonoa sakatuz:

como llegar al calendario por defecto
Ematen dizkigun aukerak:
  • Soilik egutegi hau erakutsi
  • Egutegiaren konfigurazioa: egutegiaren oinarrizko konfigurazioa: izena, deskribapena.
  • Jazoera sortu egutegi honetan: jazoera berria eraikitzeko dialogoa irekiko zaigu egutegian.
  • Egutegia partekatu: gerta liteke talde batekin egutegia partekatu nahi izatea eta horrela jazoera berrien oharpenak haiek jasotzeko…
  • Jakinarazpenak: jakinarazpen moduak (email bidez, sakelako telefonoaren bidez, pantailako leiho ohartarazlearen bidez) )
  • Egutegiaren berezko kolorea aldatu: hainbat koloredun paleta erakusten digu. Horietako edozein aukeratu ahal izango dugu eta egutegi honetan sortutako jazoera oro kolore horretan geratuko dira (horrela kolore bidezko identifikatze azkarra ahalbidetuko da).