Google: bilatzaileen bilatzailea
Note: Return to reference manual view.
1. Google Bilatzailea: topatu nahi duzun informazioa Interneten
Interneten gai orori buruzko informazioa dugu eta zaila izaten da nahi duguna topatzea. Googlek horretan lagunduko digu… ;)
Google bilaketa motore handiena eta erabiliena da. Datu-Basean 8.000 milioi web orri baino gehiago ditu. Egunero 200 milioitik gora kontsulta egiten dira, ez da ez kopuru makala!
Googlek hainbat spiders (armiarmak) erabiltzen ditu eta horien funtzioa informazioa bildu eta ordenatzea da. Denbora luzeenean sarean dabilen spider-a Googlebot da. Bere ardura gero Googlen topatuko diren linkak (loturak) batzea da. Gainera, beste robot batzuk ere badira, FreshBot esaterako. Honek informazio gaurkotudun gune nagusiak eskanerretik pasatzen ditu maiztasunez, esaterako berriak atariak.
Herrialde bakoitzeko tokiko guneez gain (Espainiakoa www.google.es da):
|
|
Google-en bilaketen adibidea
Demagun bigarren eskuko mendiko bizikleta (BTT bizikleta) erosi nahi dugula. Bilaketa abiaraziko genuke Google-en eta, jarraian, emaitzak ikusiko genituzke han. Ikusten duzuen moduan, milaka eta batzuetan milioika emaitza lortzen ditugu.
![]() |
Eskuliburu honen xedea ez da Google-en bilaketak nola egiten diren azaltzea (eskuliburu osoa idazteko adina emango luke). Horregatik, bilatzaileari buruzko pare bat gauza baino ez ditugu esango, eta adibide bat emango dugu. Apur bat gehiago sakondu nahi izanez gero, begiratu: Nola egin bilaketak Google-en
Eduki zehatzagoen bilaketa
Jarraian, informazioa bilatzeko motorea soilik ez dela ikusiko dugu. Informazio iturri zehatzagoetan bilaketak egiteko aukera ere eskaintzen baitigu.
2. Google Images: irudien bilaketa Google-en
Bilaketa arruntez gain, irudien bilaketak ere egin ditzakegu Google-en. Esate baterako, aurreko adibidearekin jarraituz, “bigarren eskuko BTT bizikleta” bilatuko dugu. Ikusi lortutako emaitzak:
|
|
Argazki bakoitzaren informazio gisa, zein tamaina eta pisu daukan adieraziko digu. Horrela, argazkiaren ideia bat egingo dugu (txikia edo handia den, kalitate ona daukan….) gure buruan. ). Gainera, irudi bakoitzaren azpian berau agertzen deneko web orrirako esteka aurkituko dugu.
Irudiaren neurriaren araberako bilaketak egin daitezke, eta zera eskatu: Irudi oso handiak, irudi handiak, irudi ertainak edo irudi txikiak.
|
|
Google Images zerbitzu honi buruzko informazio gehiago lortzeko ikus: Google Images-i buruzko gehiago
Egile eskubideei buruzko oharra
Zerbitzu honi buruz zera nabarmendu eta argitu nahi dugu: Google Images-en agertzen diren irudiak egile eskubideek babes ditzakete. Google Images bidez lortu ditugun irudiak erabili nahi izanez gero, gunearen ugazabarekin harremanetan jarri behar dugu beharrezkoak diren baimenak lortzeko.
3. Google Blog Bilaketa: Emaitzak Blogetan bilatu
Google Blogsearch, bilaketak blogetan bakarrik egitea ahalbidetzen duen bilatzailea da. Technoratiren aurkako Google-en lehiakidea da.
Zer dira blogak?
Azkar esanda: erabiltzaile bat edo gehiago maiztasun jakinarekin gai batez edo anitzez mintzatzen direneko gunea. Iritziak nahiz aholkuak … emateko erabiltzen dira. Zenbaitetan, egunkari gisa erabiltzen dira. Kronologikoki ordenatuta egoten da (lehenengoa berriena izaten da). Hemen daukazue Wikipediako Blogaren deskribapen zehatzagoa.
![]() |
Bilaketaren adibidea
Oraingo honetan txirrindularitzari buruzko berriak bilatu nahi ditugu. Bilaketa koadroan txirrindularitza berriak ipini eta listo!
4. Google Berriak: bilaketa Google-eko berrien katalogoan
![]() |
Gaur egun Googlek Berri Espainiarrak bilatzeko aukera eskaintzen digu bere datu-baseen motorean begiratuta. 700 iturritatik eratorritako berriak biltzen ditu.
Google-ek erabakitzen du zein den berri iturria berarentzat: zenbait egunkari, web orri… Gero bere datu-baseko motorean sartzen ditu eta berri gisa etiketatzen ditu.
Horri esker guk bilaketa azkarrak egin ditzakegu 700 iturri horien artean. Eta oso erraza da: esate baterako, bilaketa bat egingo dugu (txirrindularitza berriak) eta emaitzak ikusiko ditugu:
![]() |
Bilaketa aukera eta ordena anitzak eskaintzen ditu
- (1) Berri nabarmenetan bilatu: Google News pantailara eramango gaitu, berri nabarmenak Google-en bidez ikus ditzagun.
- (1) Azken ordua / eguna / astea / hilabetea: automatikoki azken hilabeteko berriak topatzen ditu, baina bilaketa murriztu dezakegu: azken egunera, astera…
- (2) Ordenatu: garrantziaren arabera, dataren arabera, dataren arabera eta emaitzak gaineratu.
5. Google Alerts: alerta seinaleak zure postan jaso
Google Alerts – Google Alertak (http://www.google.es/alerts): Posta elektroniko bidez, aukeratutako terminoari buruzko lotura berriak bidaliko dizkigun zerbitzua da.
![]() |
Alerta motak
- Berriak: mezua bidaliko digu, artikulu berriak agertzen direnean Google News – Google Berriak-en egindako gure bilaketaren lehen hamar emaitzen artean.
- Web: mezua bidaliko digu web orri berriak agertzen direnean Googleko orri nagusian egindako gure bilaketaren lehenengo hogei emaitzen artean.
- Zehatza: Berrien eta Weben arteko konbinaketa egiten du.
- Taldeak: mezua bidaliko digu sarrera berriak agertzen direnean lehenengo 50 emaitzen artean, Google Taldeak delakoan egindako bilaketan.
Alerta kudeatzea
Sortutako alerta oro kudeatu nahi izanez gero, http://www.google.es/alerts/manage helbidera jo eta bertan aldatu, ezabatu… egin ahal izango ditugu.






