Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Google: bilatzaileen bilatzailea Google Bilatzailea: topatu nahi duzun informazioa Interneten
Dokumentu Akzioak

2.1. Google Bilatzailea: topatu nahi duzun informazioa Interneten

Maila bat gorago
Google Inc. enpresaren produkturik ezagunena da Google Bilatzailea.

Interneten gai orori buruzko informazioa dugu eta zaila izaten da nahi duguna topatzea. Googlek horretan lagunduko digu… ;)

Google bilaketa motore handiena eta erabiliena da. Datu-Basean 8.000 milioi web orri baino gehiago ditu. Egunero 200 milioitik gora kontsulta egiten dira, ez da ez kopuru makala!

Googlek hainbat spiders (armiarmak) erabiltzen ditu eta horien funtzioa informazioa bildu eta ordenatzea da. Denbora luzeenean sarean dabilen spider-a Googlebot da. Bere ardura gero Googlen topatuko diren linkak (loturak) batzea da. Gainera, beste robot batzuk ere badira, FreshBot esaterako. Honek informazio gaurkotudun gune nagusiak eskanerretik pasatzen ditu maiztasunez, esaterako berriak atariak.

Herrialde bakoitzeko tokiko guneez gain (Espainiakoa  www.google.es da):

Google
bada Google-en Pertsonalizatutako Orrialde Nagusia.  Bertan, betiko bilatzaileaz gain, loturak erantsi eta baita berri tematikoak ere aukera dago. Horrela, gure orrialde nagusia gure gustuko informazioarekin osatuko dugu:

i Google página principal

Google-en bilaketen adibidea

Demagun bigarren eskuko mendiko bizikleta (BTT bizikleta) erosi nahi dugula. Bilaketa abiaraziko genuke Google-en eta, jarraian, emaitzak ikusiko genituzke han. Ikusten duzuen moduan, milaka eta batzuetan milioika emaitza lortzen ditugu.

Resultados de la busqueda de Bicicletas de BTT de segunda mano

Eskuliburu honen xedea ez da Google-en bilaketak nola egiten diren azaltzea (eskuliburu osoa idazteko adina emango luke). Horregatik, bilatzaileari buruzko pare bat gauza baino ez ditugu esango, eta adibide bat emango dugu. Apur bat gehiago sakondu nahi izanez gero, begiratu: Nola egin bilaketak Google-en

Eduki zehatzagoen bilaketa

Jarraian, informazioa bilatzeko motorea soilik ez dela ikusiko dugu. Informazio iturri zehatzagoetan bilaketak egiteko aukera ere eskaintzen baitigu.

Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

Google Translator
IMH Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Linkedin Follow us on Youtube Chanel Follow us on Flickr Follow us on SlideShare
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Youtube Chanel