Posta elektronikorako postontzirik ez badugu oraindik edo gmailaren abantaila guztiak eskuratu nahi baditugu, kontu bat sortuko dugu han
Gmail kontua nola sortu ikusiko dugu. Oso erraza da. Gmaileko orrialde nagusira joango gara (www.gmail.com) eta behean eskuinean Gmailean izen eman aukera (Apúntate a Gmail) eskainiko digu.
Orain, alta emateko pantaila agertuko zaigu. Bertan hainbat datu eskatuko zaizkigu.
- Izena eta abizena: gure izena eta abizena.
- Erregistro izena: gure kontuari eman nahi diogun izena eta helbide elektronikoa. Luis Gomez deitzen banaiz, luis edo gomez jartzea nahi ahal izango nuke edo luis_gomez edo identifikatuta sentiarazten nauen ezizena erabili ahalko nuke: Luisillo, esate baterako. Behin erregistro izena hautatuta, erabilgarritasuna ziurtatu beharko dugu. Helbide hori okupatuta dagoela esaten bazaigu, aukera berriak egin beharko ditugu libre dagoela esan arte. Demagun garcialuisillo dagoela libre.
- Aukeratu pasahitza eta berraukeratu: bi laukietan postara sartzeko password / pasahitza aukeratu behar dugu. Bi laukietan sartzen dugunak elkarrekin bat etorri behar du eta, gainera, zenbakiak eta hizkiak tartekatzen dituen pasahitza izatea gomendatzen dugu.
- Gogorarazi ekipo honetan: DESMARKATU. Edozein zerbitzu motarako aholkua: ez diezaiogun utzi ordenadoreari gure pasahitza gogoratzen, hobe da eskuz sartu behar izatea. Batez ere ordenagailu partekatuetan edo zibertoki batean…
- Pasahitza ahaztuz gero: Inoiz sisteman jarri genuen pasahitza ahazten badugu, berreskuratzeko aukera izango dugu, sartutako alta datuen arabera. Posta elektronikoko helbide alternatiboa jarri badugu, posta elektroniko horretara bidaliko zaigu pasahitza (espero dugu beste honen pasahitza ez galdu izana, ezin izango baikenuke sisteman sartu). Edo Seguritate Galdera dagokion erantzunarekin sartu badugu, sistemak galdera hori egingo digu eta asmatuz gero, pasahitza aldatzen utziko digu.
- Hitzaren egiaztatzea: irudian jartzen duena asmatu behar dugu. Asmatu ezean, ez digu kontua sortzen utziko. Modu honetan Googlek ziurtatzen du kontuaren eraikitze saiakeraren atzean pertsona bat dagoela (irudian jartzen duena irakurtzeko eta berdin idazteko gai izan behar duena) eta ez erruz kontuak eraikitzen ari den makina-robot bat.
Sorturi eman eta listo
Klikatu Prest nago, eraman nire kontura... eta sortu berri dugun kontura joango gara…;)
Sortu dugu kontua. Orain bertan lan egiten hastea baino ez litzaiguke faltako.
Gmailen erabilpena ikusi ahal izan ditugun beste korreo elektronikoko sistema batzuekiko oso antzekoa da. Horrela bada, probak egiten hasi eta berehala hartuko diogu trukua.
Eskuliburu honen helburua gamailek eskaintzen dituen zerbitzu desberdinak gainetik ikustea da, guztietan gehiegi sakondu gabe. Izan ere, liburu potolo baterako emango liguke. Posta elektronikoko sistemarik inoiz erabili ez badugu edo gmaili ahalik eta etekinik handiena atera nahi badiogu, hemen dugu Gmailen Erabilpen Eskuliburua