Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Blogger: sortu zeure bloga
Dokumentu Akzioak

Blogger: sortu zeure bloga

Note: Return to reference manual view.

Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….

1. Bloggeren aurkezpena

Blogger Google-ek eskaintzen digun beste zerbitzuetako bat da. Zenbait kliketan eta modurik sinpleenean, abian izango dugu gure bloga.

Wikipedia-tik aterata: blog bat, edo gazteleraz bitácora deitua, maiztasunez gaurkotzen den web gunea. Kronologikoki egile baten edo gehiagoren testuak edo artikuluak biltzen ditu. Lehenengo berriena dena azaltzen da eta egileak askatasuna dauka beti nahi duena argitaratuta uzteko. Weblog hitza web eta log hitzetatik dator ('log' ingelesez = egunerokoa).

Googlek Blogger zerbitzua eskaintzen digu: minutu gutxiren buruan gure bloga eraikita izango dugu eta prest egongo gara mundu osoan ezagutzera emateko.

Blog-a edozein gairi buruzkoa izan daiteke eta bertan pertsona batek baino gehiagok idatz dezakete.

Has gaitezen gure Bloga sortzen.. ;)

2. Geure blogari Bloggeren alta eman

Ikus dezagun nola modu errazean eta urrats gutxi batzutan gure bloga izatea lortzen dugun.
Demagun gure Elgoibarko BTT taldearekin egiten ditugun irteerak kontatuko ditugun Bloga sortu nahi dugula. Nola sortu ikusiko dugu eta nola hasi lanean bertan. Minutu gutxi batzuren buruan jarriko dugu abian…;)

Goazen  www.blogger.com helbidera

1) Google kontua sortuta badaukagu (lehenago ere egin dugu eskuliburuan ), gure erabiltzaile izena idatzi eta Sartu klikatuko dugu.

2) Google konturik ez badaukagu, sortu egingo dugu: Sortu Bloga Orain.

Blogger página
Demagun kontua aurretik genuela. Blogak gu identifikatzeko erabiliko duen izena aukeratuko dugu eta Jarraituri eman.

Blogger página

Blogari izena eman

Gure Blogak izenburuaz gain, URL bat edo eskuragarria izango deneko lotura edukiko du. Hemen konfiguratu egingo dugu:

  • Blogaren izenburua: izen deskriptiboa edo Blogaren izenburua. Gure kasuan: Elgoibarko BTT Taldearen Mountain Bike irteerak
  • Blogaren helbidea: zein URLtan nahi dugun eskuragarri egotea: http://bttelgoibar.blogspot.com

Blogger página

Txantiloia aukeratu

Hainbat modeloren artean aukeratzeko parada eskaintzen digu. Guk geuk ere diseinatu ditzakegu txantiloiak (erabiltzaile aurreratuagoak).

Blogger página

Eta listo! Abian da bloga!!!

Blogger página

Dagoeneko gure lehenengo mezua argitaratu dezakegu edo Bloga apur bat konfiguratu.

3. Lehenengo mezua gure Blogean

Gure lehenengo mezua idatziko dugu Blogean. Erraza dela ikusiko dugu.

Behin geure bloga eraiki dugunean, hurrengo pantaila agertuko zaigu. Bertan zuzenean gure lehenengo mezua idatzi ahal izango dugu.

Ikusten dugunez editore nahiko aberatsa da.

Blogger página
  • 1: Hizki mota: idazteko erabiliko dugun hizki mota aukeratu: arial, courier....
  • 2: Hizki tamaina: hizkiaren tamaina aukeratu
  • 3: Hizki lodia: Aukeraketan hizki lodiz jarriko dugu edo gauden lekutik abiatuta hizki lodiz idazten joango gara.
  • 4: Etzana: Aukeraketan ipiniko dugu edo gauden lekutik aurrera, etzana idatziko dugu.
  • 5: Testuaren kolorea: testu baten kolorea alda dezakegu, gorriz jarri, urdinez…
  • 6: Esteka: beste lekuren batera eramango gaituen lotura egiteko. Testu zati bat aukeratu behar dugu (jendeak klika dezan nahi duguna) eta botoia sakatzean, bidali nahi dugun lekura joateko URL delakoa idazteko aukera irekiko zaigu.
  • 7: Testua justifikatzeko aukerak: ezkerrean, erdian, eskuinean edo justifikatuta.
  • 8: Zenbaki zerrenda: zenbaki zerrenda bat irekitzeko
  • 9: Punteatutako zerrenda: zenbaturiko zerrenda bat irekitzeko.
  • 10: Kakotx-arteko blokea
  • 11: Ortografia zuzentzailea: Testuko akats ortografikoak zuzenduko ditu.
  • 12: Irudi bat erantsi (gero ikusiko ditugu xehetasun gehiago): mezuan irudi bat jartzeko.
  • 13: Bideo bat erantsi: bideo bat igotzeko mezura.
  • 14: Formatua kendu egin dugun aukeraketari.
  • 15: HTMLren edizioa: HTML lengoaia ezagutzen badugu, orain arte idatzita daukagunari lotutako HTML kodea ikus dezakegu eta baita aldatu ere.
  • 16: Aldez aurreko Ikuspegia: orain arte idatzita daukagunaren aldez aurretiko ikuspegia.
  • 17: Etiketak edo tagak. Idazten ari garen mezuari atxikiko dizkiogu. Kategorietan sailkatzea bezalako zerbait litzateke (irakurri Etiketei buruzWikipedian).
  • 18: Sarrera argitaratu: publikoarentzat ikusgai bihurtuko du.
  • 19: Gorde orain: Argitaratu aurretik mezua gordetzen joan nahi badugu. Argia joaten den kasuetarako edota ordenagailua blokeatzen den kasuetarako, ondo dator: ez dugu egindako lan guztia galduko eta ez gara zoratzera iritsiko (edo gutxienez ez hainbeste).

Gure blogeko lehenengo mezua

Blogaren aurkezpenerako mezua idatziko dugu.

  • Izenburua: mezuari jarriko diogun izenburua. Irakurleei azkar batean mezuan zer aurkitu duten erakutsiko diena. Kasu honetan, aurkezpen mezua denez, zera jarriko dugu: Bloga estreinatzen dugu: Elgoibarko taldearen Mountain Bike irteerak

Mezuaren mamian, edukia bera idazten hasiko gara. Hizki lodiaren botoiak eta goian ikusi ditugun bestelakoak erabiliz emango diogu formatua.

Escribiendo mensaje de presentacion

Mezuari irudi bat erantsi

Mezuari irudi bat erantsi nahi diogu. Nola egingo dugu? Goian ikusi dugun Irudia Erantsi botoia sakatuko dugu (12)

Bi aukera ditugu:

  • Gure ekipoko irudi bat erantsi. Aukera honek  Picasa Web Albums argazki zerbitzua erabiltzen du (Googlen kontua izanda, Picasa Web albums delakoan ere daukagu kontua. Bertara Giga baterainokoa den informazioa igo dezakegu).
  • Webeko irudi bat erantsi: webeko irudi zerbitzuren bat erabiltzen dugun kasuan (www.flickr.com ,.. ) edo interneten topatu dugunean gustuko irudi bat ( kontuz Copyrights eta horrelakoekin ), baliteke erabili nahi izatea. Erantsi nahi dugun irudiaren URL delakoa atxiki eta listo.

Blogger página

Demagun flickr.com erabiltzen dugula, ohituta gaudelako erabiltzen edo urtero ordaintzen dugun eta aprobetxatu nahi dugun Aldeko kontua daukagulako.

Jo dezagun gure flickrera eta bila dezagun mezu berrira igo nahi dugun argazkia. Hemen behean dago.

Blogger página

Hor daukagu argazkiaren URLa eta hori da Bloggerean jartzea falta zaiguna:

Blogger página

Argazkiaren diseinua (eskuinean, ezkerrean, erdian edo formaturik gabe ateratzea nahi dugun) eta bere tamaina aukeratuko dugu. Eta listo, gure mezuan dago honezkero.

Sarrera amaitzeko falta diren gainontzeko datuak ipiniko ditugu:

Sarrera aukerak:
  • Sarrerako etiketak: mezua identifikatzeko erabiltzen ditugun etiketa edo tagak. Mezuak nolabait kategoriatan sailkatzeko erabiltzen dira. Blogeko sarrera bakoitzak etiketa bat baino gehiago izan ditzake.
  • Irakurleen iradokizunak: Irakurleei mezua komentatzen utziko diegun ala ez.
  • Sarreraren data eta ordua: idazten ari garen baino geroago argitaratzea eska dezakegu. Hau oso ondo dator gaur denbora soberan daukadalako idazten ari naizen mezu guztiak datozen egunetan agertzea nahi badut (esate baterako, egunero gaurkotzen dugun efektua lortzeko)

Blogger página

Mezua amaituta dagoenean, Sarrera Argitaratu klikatuko dugu eta listo. Gure lehenengo mezua argitaratuta eta guztien eskura dago.

Blogger página

Bloga Ikusi klikatuko dugu eta ta-ta-txan! Hor dago gure bloga eta bertako lehenengo mezua. Nahiko azkar egin dugu, ezta? Eta emaitzak merezi du…;)

Blogger página

4. Geure Bloga nola konfiguratu

Ikusi dugu sarrera berri bat sortzea oso erraza dela. Bloga nola konfiguratu ikusiko dugu jarraian.

Blogaren konfigurazioa

Gure erabiltzailearekin Bloggerera sartzen garen bakoitzean, ondorengo pantaila agertuko zaigu. Bertan sortu berri dugun Bloga kudeatu ahal izango dugu (edo ditugun blogena, izan ere, erabiltzaile berarekin sortzen utziko digu).

Blogger página

Sarrerak editatu

Hemendik zera egin dezakegu:
  • 1: Sarrera Berri bat sortu Blogean
  • 2: Idatzi ditugun sarrerak mantendu: Sarreraren bat editatu eta aldatu, bistaratu, ezabatu…

Blogger página

Konfigurazioa: oinarrizkoa

Oinarrizko konfigurazioa. Pantailan argi eta garbi esango zaigu aukera bakoitzak zein esanahi duen.

Blogaren izenburua alda dezakegu, deskribapen bat jarri, Google-eko Blog zerrendan egotea nahi dugun…

Blogger página

Blogger página

Konfigurazioa: Argitalpena

Atal honetan gure domeinua eros dezakegu (10 dolar urtean) eta horrela blogspot.com delakoa kendu. Esate baterako www.bttelgoibar.com domeinua eros dezakegu (ez dugu egingo, ez baitzaigu axola blogspot.com delako pean jarraitzea). Urrats hori edozein unetan eman dezakegu, ez du zertan hasieran izan.

Blogger página

Konfigurazioa: Formatua

Dataren formatuen aukera batzuk: orriko zenbat sarrera erakustea nahi dugun.

Blogger página

Konfigurazioa: Iradokizunak

Nork eta nola egin ditzakeen komentarioak, moderatuak diren (norbaitek iradokizunen bat argitaratzen badu blogean, blogeko administrariak lehenago irakurriko du eta onartu egin beharko du publikoki ikusgai bihurtzeko).

Ohikoena, printzipioz iradokizunak irekita uztea da, moderatu gabe. Gauzak okertzen ari direla ikusiz gero (jendea nahi ez ditugun komentario motak egiten ari bada, irainak…), moderatuak direla jarriko da eta listo.

Blogger página

Konfigurazioa: Artxiboa

Blogger página

Konfigurazioa: Lekuko feedak

Eskuragarri dauden lekuko feeden konfigurazioa. Feed bat zer den jakin ezean, hemen duzu zer da web iturri bat Wikipedian 

Gainera ondorengo eskuliburua irakurtzea gomendatzen dizugu: Informazio tekniken bilaketa eta sindikatzea interneten

Zer diren jakin ezean eta orain horiei buruz irakurri nahi ezean, dagoen horretan utziz ondo dago.

Blogger página

Konfigurazioa: Posta elektronikoa

  • BlogSend helbidea: automatikoki argitalpenak jasoko dituzten 10 pertsona jar ditzakegu gehienez.
  • Email Posting Address: Aukera hau aktibatzen badugu, hor ikusten dugun posta elektronikora (cursosimh.secretWords [ a bildua ] blogger.com, non secretWords guk nahi dugun eta inork ez dakien zerbaitegatik ordezkatu behar dugun), blogerako sarrera berri bat sortzen arituko gara (zuzenean argitaratuz edo sarrerako zirriborro bezala utziz).

Blogger página

OpenID konfigurazioa

OpenId gune desberdinetan etengabe autentikotasuna agertzen egon behar izatea saihestea ahalbidetzen duen metodoa da.

Aholkua: irakurri OpenID wikipedian

Blogger página

Konfigurazioa: Baimenak

Blogeko baimenak, nork irakurri dezaken, nork han idatzi…

Blogger página

Blogaren egileak

Zein diren blogetan sarrerak idatz ditzaketen pertsonak. Gu geu garen administrariez gain, egile gehiago har ditzakegu sarrerak idazten lagun diezaguten.

Blogeko irakurleak

  • Edozein: Nahi duen guztiak dauka bloga irakurtzeko eskubidea. Bloga publikoa da, edozeinek irakur dezake.
  • Nik aukeratutako erabiltzaileak soilik. Bloga zerbait pribatua da eta guk, blogeko administrari gisa, irakurtzeko eskubidea izatea nahi dugun pertsonen helbidea jarriko dugu.
  • Soilik blog egileek: egile baimena duten pertsonek soilik irakurri ahalko dute bloga. Kasu honetan, egile izanik, pertsona berberek irakurri eta idatzi dezakete.

5. Gure Blogaren diseinua

Bloggerek gure Blogaren diseinuaren konfigurazio txiki bat egitea ahalbidetzen digu.

Diseinua: Orriaren elementuak

Bloga nolakoa den erakusten duen zirriborroa ikusiko dugu eta atalak editatu, aldatu, berriak erantsi eta lekuz aldatu ahal izango ditugu (sekzio bat nahi dugun lekura arrastatuz nahikoa da)

Blogger página
  1. Blogaren burua editatu:
  2. Blogaren sarreren konfigurazioa. Editatzeari ematen badiogu, blogaren sarreretako bakoitzean zein eremu ateratzea nahi dugun erabakitzeko aukera eskainiko digu.
  3. Gadget bat erantsi edo ezabatu. Gero ikusiko dugu nola egin. Gure blogean eskuragarri dauden tresnak erantsi ditzakegu.
  4. Gadget bat orrialde oinean erantsi.
  5. Nabigazio barra editatu: editatzeari ematen badiogu, nabigatzeko barrak edukitzea nahi dugun kolorea aukeratzeko parada eskaintzen digu, ez askoz gehiago.


Nabigatzeko barra editatu

Soilik buruaren kolorea aukeratzen utziko digu:

Blogger página

Blogaren goiburua editatu

Blogaren izenburua eta Blogaren goiburu gisa agertuko den deskripzio txiki bat jarri ahal izango dugu.

Gainera, irudi bat ere jar dezakegu (gure ekipotik igoko dugu edo interneteko helbidetik).

Blogger página

Deskribapen bat eta argazki bat (nahi dugun lekutik igoko dugu, gure ordenagailuaren diskotik edo internetetik).

Blogger página

Aldaketak gordetzen ditudanean, hurrengoa ikusiko dut. Ez dago oso ondo… Irudia handiegia da eta orrialdearen zati handiegia betetzen du. Honek argazki txikiago bat eskatzen du, altuera gutxiagokoa.

Blogger página

Irudia editatuko dugu eta irudi editoreren batean zuzenduko dugu.

Blogger página

Ikus dezagun nola gertatzen den (aurreko irudia ezabatu eta orain murriztu dugun beste hau igoko dugu).

Blogger página

Bueno, orain hobeto dago, baina... goiburuko testua ez da ikusten zenbait puntutan (zuriz dago eta irudiaren parte bat oso argia denez, ezin da irakurri).

Irudi ilunagoa aukeratu ahal izango dugu, edo buruko testuaz paso egin (Irudiaren Lekutzea aukeratuko dugu: izenburua eta deskripzioaren ordez. Edo (aurrerago ikusiko dugu nola) goiburuko testua ez dadila zuria izan, baizik eta irudi horren gainean ikusgarriagoa den beste kolore batekoa.

Blogger página

Gadget bat erantsi

Gure Blogean eskuragarri egotea nahi dugun zenbait tresna aukera ditzakegu.

Batzuk berez agertzen dira bloga sortzen ari garen heinean (jarraitzaileak, bolg artxiboak eta Datu Pertsonalak). Editatzeari ematen badiogu horietakoren baten gainean, ezabateko gai izango gara (gure blogean ager ez daitezen) edo beraien jokabidearen zerbait aldatu edo erakusten duten zerbait.

Beste batuk erants ditzakegu. Gadgeta Erantsi klikatu eta gure blogean ipintzeko gadgets edo eskuragarri dauden tresnen zerrenda agertuko da.

Gurea den bat gaineratzeko aukera ere badago.

Blogger página

Diseinua: Iturriak eta koloreak

Blogeko elementuak pertsonaliza ditzakegu eta haiei kolore desberdina eman.

Adibidez, lehen esan dugu goiburuan jarri dugun irudia ez zela ondo geratzen, buruko idazkera zuria zelako eta hainbat zati ez zirelako ondo bereizten. Aldatu egingo dugu. Izenburuaren kolorea jarri ahal diogu blogari, berdea, eta nola geratzen den ikusi.

Blogger página

Zuriz baino hobeto geratzen da. Baina testua jartzeko irudi zaila da. Onena, beste irudi bat aukeratzea litzateke.

Diseinua: HTMLren edizioa

HTML-ari buruz zerbait badakigu, gure txantiloia guztiz pertsonalizatzeko gai izango gara. Egin hasierako txantiloiaren segurtasun kopia bat badaezpada.

Blogger página

Diseinua: Monetizatu

Google Adsense-ren kontua baldin badugu eta dirua irabazteko ere erabili nahi badugu, pantaila honetan emango zaizkigun datuak jarraitzea baino ez dugu.

alta de monetizar

6. Bloga artikulu berriez elikatu

Behin bloga gutxi gora behera nahi dugun bezala daukagunean, GARRANTZITSUENA bakarrik falta zaigu: Elikatzen joatea.

Ikusi dugu zein erreza den geure bloga izatea Bloggeren.

Orain zailena eta lanik handiena ematen diguna dator: artikuluak idaztea. Komenigarria da maiztasunez artikuluak idaztea, gure bloga bizirik manten dadin eta irakurleak lor ditzagun.
Hona hemen blog bat idazterakoan kontutan izan behar diren aholkuetara garamatzan esteka. Ez da gauza bera bloga izatea eta blogger ona izatea! ;)

Gehienbat, gustukoa dugun eta entretenitzen gaituen gairen baten ingurukoa izatea; izan ere, betebehar moduan hartzen badugu, eta lana ez denez… seguruen, azkenean utzi egingo dugula.

Has gaitezen bloggeatzen!