Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Blogger: sortu zeure bloga Lehenengo mezua gure Blogean
Dokumentu Akzioak

6.3. Lehenengo mezua gure Blogean

Maila bat gorago
Gure lehenengo mezua idatziko dugu Blogean. Erraza dela ikusiko dugu.

Behin geure bloga eraiki dugunean, hurrengo pantaila agertuko zaigu. Bertan zuzenean gure lehenengo mezua idatzi ahal izango dugu.

Ikusten dugunez editore nahiko aberatsa da.

Blogger página
  • 1: Hizki mota: idazteko erabiliko dugun hizki mota aukeratu: arial, courier....
  • 2: Hizki tamaina: hizkiaren tamaina aukeratu
  • 3: Hizki lodia: Aukeraketan hizki lodiz jarriko dugu edo gauden lekutik abiatuta hizki lodiz idazten joango gara.
  • 4: Etzana: Aukeraketan ipiniko dugu edo gauden lekutik aurrera, etzana idatziko dugu.
  • 5: Testuaren kolorea: testu baten kolorea alda dezakegu, gorriz jarri, urdinez…
  • 6: Esteka: beste lekuren batera eramango gaituen lotura egiteko. Testu zati bat aukeratu behar dugu (jendeak klika dezan nahi duguna) eta botoia sakatzean, bidali nahi dugun lekura joateko URL delakoa idazteko aukera irekiko zaigu.
  • 7: Testua justifikatzeko aukerak: ezkerrean, erdian, eskuinean edo justifikatuta.
  • 8: Zenbaki zerrenda: zenbaki zerrenda bat irekitzeko
  • 9: Punteatutako zerrenda: zenbaturiko zerrenda bat irekitzeko.
  • 10: Kakotx-arteko blokea
  • 11: Ortografia zuzentzailea: Testuko akats ortografikoak zuzenduko ditu.
  • 12: Irudi bat erantsi (gero ikusiko ditugu xehetasun gehiago): mezuan irudi bat jartzeko.
  • 13: Bideo bat erantsi: bideo bat igotzeko mezura.
  • 14: Formatua kendu egin dugun aukeraketari.
  • 15: HTMLren edizioa: HTML lengoaia ezagutzen badugu, orain arte idatzita daukagunari lotutako HTML kodea ikus dezakegu eta baita aldatu ere.
  • 16: Aldez aurreko Ikuspegia: orain arte idatzita daukagunaren aldez aurretiko ikuspegia.
  • 17: Etiketak edo tagak. Idazten ari garen mezuari atxikiko dizkiogu. Kategorietan sailkatzea bezalako zerbait litzateke (irakurri Etiketei buruzWikipedian).
  • 18: Sarrera argitaratu: publikoarentzat ikusgai bihurtuko du.
  • 19: Gorde orain: Argitaratu aurretik mezua gordetzen joan nahi badugu. Argia joaten den kasuetarako edota ordenagailua blokeatzen den kasuetarako, ondo dator: ez dugu egindako lan guztia galduko eta ez gara zoratzera iritsiko (edo gutxienez ez hainbeste).

Gure blogeko lehenengo mezua

Blogaren aurkezpenerako mezua idatziko dugu.

  • Izenburua: mezuari jarriko diogun izenburua. Irakurleei azkar batean mezuan zer aurkitu duten erakutsiko diena. Kasu honetan, aurkezpen mezua denez, zera jarriko dugu: Bloga estreinatzen dugu: Elgoibarko taldearen Mountain Bike irteerak

Mezuaren mamian, edukia bera idazten hasiko gara. Hizki lodiaren botoiak eta goian ikusi ditugun bestelakoak erabiliz emango diogu formatua.

Escribiendo mensaje de presentacion

Mezuari irudi bat erantsi

Mezuari irudi bat erantsi nahi diogu. Nola egingo dugu? Goian ikusi dugun Irudia Erantsi botoia sakatuko dugu (12)

Bi aukera ditugu:

  • Gure ekipoko irudi bat erantsi. Aukera honek  Picasa Web Albums argazki zerbitzua erabiltzen du (Googlen kontua izanda, Picasa Web albums delakoan ere daukagu kontua. Bertara Giga baterainokoa den informazioa igo dezakegu).
  • Webeko irudi bat erantsi: webeko irudi zerbitzuren bat erabiltzen dugun kasuan (www.flickr.com ,.. ) edo interneten topatu dugunean gustuko irudi bat ( kontuz Copyrights eta horrelakoekin ), baliteke erabili nahi izatea. Erantsi nahi dugun irudiaren URL delakoa atxiki eta listo.

Blogger página

Demagun flickr.com erabiltzen dugula, ohituta gaudelako erabiltzen edo urtero ordaintzen dugun eta aprobetxatu nahi dugun Aldeko kontua daukagulako.

Jo dezagun gure flickrera eta bila dezagun mezu berrira igo nahi dugun argazkia. Hemen behean dago.

Blogger página

Hor daukagu argazkiaren URLa eta hori da Bloggerean jartzea falta zaiguna:

Blogger página

Argazkiaren diseinua (eskuinean, ezkerrean, erdian edo formaturik gabe ateratzea nahi dugun) eta bere tamaina aukeratuko dugu. Eta listo, gure mezuan dago honezkero.

Sarrera amaitzeko falta diren gainontzeko datuak ipiniko ditugu:

Sarrera aukerak:
  • Sarrerako etiketak: mezua identifikatzeko erabiltzen ditugun etiketa edo tagak. Mezuak nolabait kategoriatan sailkatzeko erabiltzen dira. Blogeko sarrera bakoitzak etiketa bat baino gehiago izan ditzake.
  • Irakurleen iradokizunak: Irakurleei mezua komentatzen utziko diegun ala ez.
  • Sarreraren data eta ordua: idazten ari garen baino geroago argitaratzea eska dezakegu. Hau oso ondo dator gaur denbora soberan daukadalako idazten ari naizen mezu guztiak datozen egunetan agertzea nahi badut (esate baterako, egunero gaurkotzen dugun efektua lortzeko)

Blogger página

Mezua amaituta dagoenean, Sarrera Argitaratu klikatuko dugu eta listo. Gure lehenengo mezua argitaratuta eta guztien eskura dago.

Blogger página

Bloga Ikusi klikatuko dugu eta ta-ta-txan! Hor dago gure bloga eta bertako lehenengo mezua. Nahiko azkar egin dugu, ezta? Eta emaitzak merezi du…;)

Blogger página
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

Google Translator
IMH Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Linkedin Follow us on Youtube Chanel Follow us on Flickr Follow us on SlideShare
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Follow us on Twitter Follow us on Facebook Follow us on Youtube Chanel