6.2.
Geure blogari Bloggeren alta eman
Maila bat gorago
Ikus dezagun nola modu errazean eta urrats gutxi batzutan gure bloga izatea lortzen dugun.
Demagun gure Elgoibarko BTT taldearekin egiten ditugun irteerak kontatuko ditugun Bloga sortu nahi dugula. Nola sortu ikusiko dugu eta nola hasi lanean bertan. Minutu gutxi batzuren buruan jarriko dugu abian…;)Goazen www.blogger.com helbidera
1) Google kontua sortuta badaukagu (lehenago ere egin dugu eskuliburuan ), gure erabiltzaile izena idatzi eta Sartu klikatuko dugu.
2) Google konturik ez badaukagu, sortu egingo dugu: Sortu Bloga Orain.
![]() |
![]() |
Blogari izena eman
Gure Blogak izenburuaz gain, URL bat edo eskuragarria izango deneko lotura edukiko du. Hemen konfiguratu egingo dugu:
- Blogaren izenburua: izen deskriptiboa edo Blogaren izenburua. Gure kasuan: Elgoibarko BTT Taldearen Mountain Bike irteerak
- Blogaren helbidea: zein URLtan nahi dugun eskuragarri egotea: http://bttelgoibar.blogspot.com
![]() |
Txantiloia aukeratu
Hainbat modeloren artean aukeratzeko parada eskaintzen digu. Guk geuk ere diseinatu ditzakegu txantiloiak (erabiltzaile aurreratuagoak).
![]() |
Eta listo! Abian da bloga!!!
![]() |
Dagoeneko gure lehenengo mezua argitaratu dezakegu edo Bloga apur bat konfiguratu.




