Alokairua: alokatu aretoak eta bilera gelak eta ikasgelak Gipuzkoan
Hainbat bilera-gela ditugu, baita gela teoriko eta teknikoak ere (ikasgelak), ordenagailuekin edo gabe, zuk eta zure enpresak behar dituen zerbitzu profesional guztiekin, prestakuntza saioak, produktuak aurkeztu, bilerak, asanbladak edo beste edozein ekitaldi egiteko egokiak.

Instalazio moderno eta funtzionalak ditugu, punta puntako teknologiadunak, zure enpresari dagokion irudi moderno eta eragingarria emateko. Catering zerbitzua ere badaukagu.A
- Alokatu Karakate Bilera Gela : Gela funtzionala. Gehienezko edukiera, 35 pertsona.
- Alokatu Areto Nagusia: Gehienezko edukiera, 150 pertsona.
- Alokatu Bilera Gelak: Kalamua, Morkaiko eta Atxolin: Topaketa txikietarako edo bilerak egiteko gela aproposak. Gehienezko edukiera, 10 pertsona.
- Alokatu Gela Teorikoak, teknikoak eta ekipo informatikodunak. 15 eta 30 pertsonentzako edukiera.