Makina Erremintaren Museoko bisita birtuala
Bihar amaituko da Elgoibarko kultur etxean antolatuta duen "burdinoletatik makina erremintara" erakusketa. Museoa udan irekita egongo da eta weba prestatu du birtualki bisitatzeko.
2011/06/24 13:22
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa irekita egongo da udan aste buruetan ere:
- Astelehenetik ostiralera: 8:00-13:00 eta 14:30-17:30
- Ekainatik-Urrira: larunbatetan, igande eta jaiegunetan: 10:00-13:00
- Abuztua: asteartetik igandera:10:00-13:00 (Astelehena itxita)
Horrez gain Museoak webean ipini du bisita birtuala egiteko aukera. Bideo interaktibo batekin Museoaren atal guztiak ikus daitezke, azalpen eta guzti.