Hemen zaude: Hasiera Albisteak IMHk hitzarmena sinatu du OEI Iberoamerikako Estatuen Antolakuntzarekin
Dokumentu Akzioak

IMHk hitzarmena sinatu du OEI Iberoamerikako Estatuen Antolakuntzarekin

Hitzarmen honek ahalbideratuko dio IMHri Iberoamerikako estatu-partaideekin proiektuak garatzea hezkuntza, zientzia, kultura eta gizarte garapenean.

2010/07/08 17:21

OEI Iberoamerikako Estatuen Antolakuntzaren logoa

Joan den ekainaren 14an sinatu zuen Elgoibarko IMHk hitzarmena OEIrekin nazioarte mailan proiektuak  garatzen jarraitu ahal izateko.

IMHk eskarmentu handia du nazioarteko proiektuetan eta hitzarmen honek ate berriak irekiten dizkio. IMHk bere esperientzia ipiniko du OEIren esku eta OEIk  bere partetik duen sarea eta proiektu berrietan sartzeko aukera.