Hemen zaude: Hasiera Albisteak Giga jardunaldia: Simatic S7-1200 kontrolatzaile berriaren aurkezpena
Dokumentu Akzioak

Giga jardunaldia: Simatic S7-1200 kontrolatzaile berriaren aurkezpena

Eibarko Armeria Eskolan izango da azaroaren 19an, goizez.

2009/11/12 17:19

Siemens enpresak bere PLC berria merkaturatu berri du, S7-1200 alegia, eta BASIC LINE pantaila sortarekin batera, mikroautomatizazio zereginetarako alternatibarik onena dela esan daiteke. STEP 7 BASIC software berriari esker ere, PLC eta pantailen ezarpenak zehaztea eta programatzea inoiz baino errazago eta indartsuago bihurtzen da.