Hemen zaude: Hasiera Albisteak EEE egoeran dauden enpresa eta langileen prestakuntzarako diru laguntzak. 2010 Deialdia
Dokumentu Akzioak

EEE egoeran dauden enpresa eta langileen prestakuntzarako diru laguntzak. 2010 Deialdia

EHAAn apirilaren 26an argitaratu da deialdia enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako laguntza ekonomikoen deialdia. Enpresak prestakuntza egiten ez duen kasuetan, langileak prestakuntzarako Hobetuz-en 2009 eta 2010 Ohiko Deialdia arruntean dezake eskaria

2010/04/27 14:16

Laguntza hauek Eusko Jaurlaritzarren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak atera ditu. Arautzen duen legedia ondorengoa da:

AGINDUA, 2010eko apirilaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan enplegu-erregulazioko espedientearen ondorioz lan-kontratua eten zaien langileen prestakuntzarako 2010eko laguntza ekonomikoen deialdia egiten duena.

Laguntza hauen eskaera aplikazio informatikoen bidez egin behar da.

Aplikazio informatiko honetan Hobetuz-en webeko estekatik sar daiteke...

DEIALDIARI BURUZKO OHAR BATZUK:

ENPLEGU-ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAREN ONDORIOZ LAN-KONTRATUAK ETEN ZAIZKIEN ENPRESEK AURKEZTUTAKO PRESTAKUNTZA-PLANETARAKO LAGUNTZAK, ETA PLAN HORIETAN PARTE HARTZEN DUTEN LANGILEENTZAKO LAGUNTZAK.

Onartutako EEEk eragindako enpresei zuzenduta, eta egiaztapen espedienteak eragindako kooperatibentzat.

- EEE egoeran dauden langileekin batera, enpresaren beste langileek ere parte hartu ahal izango dute

- 2010ean abiatutako eta EEEk irauten duen bitartean garatuko diren prestakuntza-ekintzetarako laguntzak eska daitezke

- Parte-hartzaile bakoitzeko iraupen minimoa 6 ordutakoa eta gehiena 270 ordutakoa.

- Aurrez-aurre emango dira eta nagusiki kanpo-profesionalengatik.

- Eskaera web honetan egingo da: www.hobetuz.com

- Eskaera aurkeztu aurretik, enpresak Langileen Ordezkaritza Legalari prestakuntza-ekintzei buruzko informazioa emango dio, eta LOLk 15 egunetako epea izango du txostena prestatu eta  laguntzen eskaerari atxikitzeko.

- Enpresentzako gehienezko laguntza kalkulatuko da, parte-hartzaile bakoitzeko 9€/orduko aplikatuz. Ekintza maila handiagokoa bada, tarifa 13€/ordu/parte-hartzaileko izango da. 25 lagun baino gutxiagoko enpresetan, tarifa 20€/ordu/parte-hartzaileko topea izango du.

- Langileentzako gehienezko laguntza, 4€/prestakuntza ordu oinarri hartuta kalkulatuko da. Langile bakoitzeko gehienezko muga 800€takoa izango da.

- Aurkezteko epea: 2010eko azaroaren 30a

- Prestakuntza gauzatzea:
  • Langile bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiazta­tu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntza­ren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz.
  • Prestakuntza ekintza bakoitzean langileen asistentzia jasoko da, sinadura indibidualizatutako erregistroaren bidez
  • Parte-hartzaile bakoitzarei preskuntza-ekintzaren parte-hartze agiria emango zaio  (2 hilabeteko gehienezko epean). Enpreask kopia bat gorde beharko du, parte-hartzailearen jasotako sinadurarekin.
  • Onartutako ekintzen talde bakoitza abiatzeko unean, enpresak Hobetuzi jakin arazi beharko dizkio prestakuntza-ekintzaren hainbat datu eta baita parte-hartzaileena ere.
  • Talde guztiak amaitu ondoren, enpresak jakin arazi beharko du benetan amaitu duten ikasleak nortzuk izan diren.

DEIALDI ARRUNTETAN ONARTU DIREN PRESTAKUNTZA-PLANETAN ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA-EKINTZETAN PARTE-HARTZEN DUTEN EEEK ERAGINDAKO LANGILEENTZAT LAGUNTZAK

Euskal Autonomi Erkidegoko eta EEEk erangidako enpresetako langile direnentzat, hauetako baldintzak betetzen dituztenean:

  • Enpresak deialdi honen barruan ez du prestakuntza plana aurkeztu eta garatuko
  • Lan kontratua eten ondoren 30 egun pasa ondoren, enpresak Hobetuzi bere parte-hartzea kontutan duen prestakuntza-planik ez duela aurkeztu.
  • Enpresak prestakuntza-plana aurkeztu  badu, parte-hartu izan duen prestakuntza ordu kopurua, langilearentzat 800 €tik beherako languntza izatea.

- Deialdi honetan Hobetuzek kudeatutako eskaintzako etengabeko prestakuntzarako 2009ko eta 2010eko ekitaldietarako egindako deialdi arruntetan onartutako prestakuntza-planetik eratorritako prestakuntza-ekintzaren batean parte hartzen duten langileentzako laguntza indibidualak finantzatu ahal izango dira, beti ere baimendutako enplegu-erregulazioko espediente baten ondorioz langileen lan-kontratua eteten den aldian.

- Langileei emango zaien gehieneko laguntza honela kalkulatuko da: prestakuntzan parte hartzen duten ordu bakoitzeko 4 euro emango dira, baina jasotzen duten diru-kopuruak ezin izango du 800 euroko gehieneko muga gainditu langile bakoitzeko.

- Eskaera  www.hobetuz.com. Webaren bidez egin beharko da. Aurkezteko epea 2010eko azaroaren 30ean amaituko da.

- Gaitutzat hartu diren langileei dagozkien laguntzak batera ordainduko dira langile horiek parte hartu duten prestakuntza-ekintzak amaitutakoan.

- Langile bat jasotako prestakuntzan gai dela aintzat hartzeko, % 80ko bertaratze-ehunekoa egiaztatu beharko du gutxienez, baita jasotako prestakuntzaren gutxieneko aprobetxamendua ere, prestakuntza-ekintzaren ardura duen prestatzailearen iritziz

Aurreko deialdietan bezala, IMHk Prestakuntza Iraunkorreko Kudeaeta eta Tramitazio zerbitzua eskaintzen dizue enpresa ea langileei.