Burdinoletatik Makina Erremintara Erakusketa
Makina Erremintaren Museoak antolatuta, ekainaren 10etik 25era bitartean Elgoibarko Altzola Dorretxeko Kultur etxean bisita egin ahal izango da
2011/06/07 17:17
Elgoibarko olagizon, forjari eta egileen oroimenez prestatu da erakusketa hau, burdinaren industriaren arrastoa ireki eta finkatu baitzuten. Burdinaren industriak, orain ere lehen bezalaxe, Elgoibarko herriko lan-jarduera bereganatzen du eta, gaur egun, denok dakigunez, goi-mailakoa eta nazioartean ezaguna da.
- "Burdinoletatik makina-erremintaren" erakusketa
- "2011ko ekainaren 10etik – 25era (Astelehenetik larunbatera: 19:00 etatik 21:00etara)
- Elgoibarko kultur etxean (Altzolako Dorretxea)