Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2012ko 1. seihilabeteko prestakuntza iraunkorreko katalogoa
Dokumentu Akzioak

2012ko 1. seihilabeteko prestakuntza iraunkorreko katalogoa

IMHren 2012ko 1. seihilabeteko ikastaroen programazioak berritasunak dakartza: Profesionaltasun ziurtagiriekin lotutako heziketa (diruz lagunduta); eskaintza irekia (diruz lagunduta) eta eskaintza irekia (enpresek hobarien bidez kostua berreskuratzeko aukerarekin)

2011/12/30 16:47

Deskargatu langile eta langabetuen ikastaroen 2012ko katalogoa (pdf).

 

Jaurlaritzak Lanbide Heziketa Iraunkorrean landutako aldaketen ondorioz, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak egokitu egin du bere enplegurako prestakuntza eskaintza, sistema berrian oinarrituta.

2012ko 1. seihileko programazioan aurki daiteke:

  • Profesionaltasun ziurtagiriekin lotutako heziketa, berau LANBIDE, HOBETUZ eta ADEGI-k diruz lagunduta.
  • OA : Eskaintza irekia, LANBIDE y HOBETUZ-ek diruz lagunduta.
  • OA: Dirulaguntzarik gabeko eskaintza irekia. Enpresek ikastaro honen kostua berreskuratu ahal izango dute Gizarte Segurantzako kuotek prestakuntzarako duten hobarien bitartez

Profesionaltasun Ziurtagiriak

  • Zer da profesionaltasun ziurtagiria? 

Profesionaltasun ziurtagiri bat , tresna bat baino dokumentu bat izango da. Dokumentu honek Lanbide-prestakuntza bat egiaztatuko du ofizialki. Dokumentu hori duten pertsonek Lanbide-prestakuntza horren barruan azalduriko jarduerak egiteko gai direla ziurtatuko dute.

Profesionaltasun ziurtagiriak lanbide familia ezberdinetan sailkatzen dira, arlo eta maila ezberdinetan. 26 lanbide familia definitu dira eta 3 prestakuntza mailatan banatu ditugu.

Ziurtagiri hauek gaitasun atal batzuk dituzte, hauek heziketa-moduluak dituzte heziketa unitate bati elkartuta.

IMH-ek Fabrikazio Mekaniko-ko familian dauden profesionaltasun ziurtagiri horien heziketa unitateak eskaintzen ditu

 

  • Nola lor daiteke profesionaltasun ziurtagiri bat?
Profesionaltasun ziurtagiri bat heziketaren bitartez lor daiteke eta baita lan esperientziaren bitartez ere eta baita Euskal Herriko Kualifikazio sistemaren bitartez edo biak konbinatuz.
  • Zertarako balio du profesionaltasun ziurtagiri batek?

Profesionaltaun ziurtagiri bat izateak lan kurrikuluma hobetzen du. Lan jarduera bat gauzatzeko beharrezko gaitasunak dituela egiaztatzen du eta horrek lanerako balio gehiago izatea eta lan merkatuan indar gehiago izatea sortarazten du.

  • Dokumentu ofizial bat izatean Administrazio Publikoak eginiko deialdietan balioa izango du
  • Lanerako balio du bereziki Lanbide prestakuntza bat beharrezkoa duten lanpostuetan
  • Teknikari edo Goi mailako teknikari tituluak lortzea ahalbidetzen du.
  • Lan akreditazioak lortzeko balio du ( lan-txartelak) lanpostu zehatzetara zuzendutakoak.
Informazio gehiago (lanbide)...